Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-11-2018




Izozkiak, berorik gabe ere

Izozkiak, berorik gabe ere

ITURRIA: Sportlife
Izozki naturalen onurak azaltzen dizkizugu.

Badatoz euriteak eta udako txosnak ixten dira, baina ez duzu zertan izozkiei uko egin beharrik. Zure fruta gogokoena platanoa eta jogurt naturalarekin irabiatu  eta izozkailuan bi ordu gutxienez sartu besterik ez duzu, onura asko emango dizkizun izozki naturala eskura izateko:  
Elikagai osoa da. jogurtaren proteinek zure muskuluak zaintzen laguntzen dizute eta frutaren karbohidratoek “pilak jartzen” dizkizute, kaloriekin pasa gabe. 

Hidratatuta mantentzen zaituzte. Beroa bukatzen den bezain laster behar dena edateari uzten badiozu, hemen duzu ur asko duen elikagai bat. 

Kontrolatu zure gutiziak. Gozoen irrika? Hartu bada izozki naturala. Honela, txokolatearen, gozokien edo gozotegiko produktuen tentaldian erortzea ekidingo duzu.

Baita eztarriko mina baduzu ere. Askok uste dutenaren aurka, gauza hotzak jateak ez ditu eztarriko infekzioak eragiten (hauek birus eta bakterioek eragiten dituzte).Are gehiago, hotzak hantura gutxitu eta mina kontrolatzen laguntzen du. 

Gehiago itzuli