Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-11-2018




Erditze ondorengo errekuperazioari buruzko egiak eta gezurrak

Erditze ondorengo errekuperazioari buruzko egiak eta gezurrak

ITURRIA: Sportlife
Hemen duzu erditze ondorengo errekuperazio denboren batez bestekoa, oso epe orientagarriak dira, aurretik zeunden egoera, lortu nahi dituzun helburuak eta beste faktore askoren arabera aldatzen direnak. 

Ziur burura datorkizula ospetsuren baten mirarizko errekuperazioa, bikain ikusten zena eta erditu ondoren ia 15 egun bakarrik entrenatuz. Posible ote? Ideia egin dezazun, hemen duzu erditze ondorengo errekuperazio denboren batez besteko, oso epe orientagarriak dira, aurretik zeunden egoera, lortu nahi dituzun helburuak eta beste faktore askoren arabera aldatzen direnak:

1. KIROL JARDUERA LEUNA BERREKIN:
Gutxienez 6 aste. 
Erditu ondoren, kirol atsedena egin behar duzu indartu eta sabelaldeko zuntzak eta zoru pelbikoa errekupera daitezen. Lehenago hastea kalterako da. Epea, haurdunaldian zehar eta aurretik zenuen jarduera fisikoaren mailaren  araberakoa izango da (gero eta sasoiagoan izan, lehenago itzuli ahal izango zara entrenamenduetara). Erditze mota ere oinarrizkoa da (ez da berdina konplikaziorik gabeko erditze naturala, edo zesarea), beraz, zure ginekologoari galdetu beharko diozu kirola egiten hasi aurretik. Amonak ez zebiltzan oker “berrogeialdi” ospetsuarekin, erditu eta 6 astetara, aurretik kirola egin eta konplikaziorik gabeko erditzea izan dugun emakumeok, poliki-poliki gure kirol jarduerari berrekiteko adina indarrekin sentitu ohi gara. 

2. KIROL ERRENDIMENDUA:
Urtebete inguru.
Errekuperatu ondoren, poliki-poliki hasi behar duzu, zure errendimendua hobetzean pentsatu gabe, zoru pelbikoaren eta abdomenaren errekuperazioari lehentasuna emanez. Kontuan izan hilabete asko daramatzazula normaltasunez entrenatu gabe, epeak  emakume bakoitzaren arabera aldatzen dira, baina intentsitate altuko entrenamenduak egiteko, gutxienez sei hilabete pasatzen utzi beharko dituzula kalkula ezazu eta urtebete erditze aurretik zenuen kirol maila berean jartzeko. 

3. ZORU PELBIKOA:
3 hilabete inguru.
Ez fidatu, denbora pasatzen uztea ez da nahikoa: errekuperazio egokia ez baduzu egiten, zure zoru pelbikoa lehengo egoerara ez itzultzea posible litzateke. Kegelen ariketak egin behar dituzu lehen egunetik, erditu ondoren edo gutxienez, ahal duzun lehen momentutik eta korrika egitea bezalako inpaktuzko kirolak edo zonaldean presioa egin dezaketen jarduerak ekidin, uzkurdura abdominal tradizionalak esaterako. Ariketa hipopresiboak aukera ona dira, abdomena “ixten” laguntzen dizute zoru pelbikoa lantzen den bitartean. Edozein kirol jardueratan pixak ihes egiten dizula nabaritzen baduzu, zure zoru pelbikoa ez dago oraindik jarduera horretarako prest eta gelditu egin behar duzu. Eta duela hiru hilabete baino gehiago erditu bazenuen eta oraindik ezin baduzu galerak nabaritu gabe (nahiz eta txikiak izan)zure kirola gogokoena praktikatu), zoru pelbikoaren errehabilitazioan espezializatutako fisioterapeuta batengana jo beharko zenuke.

4. ZURE LEHENGO PISUA:
2 hilabete eta urtebete artean.
Kasu guztietan bezala, emakume batetik bestera aldatzen da. Aurretik sasoi onean bazeunden eta 10 kilo inguru hartu badituzu haurdunaldian zehar, erditu ondoren 3-4 kilo soberan geratuko zaizkizu, likido atxikipen eta gantz moduan. Likidoak oso azkar galtzen dira erditzen ondorengo egunetan (2 eta 3 kilo artean, eta soberako gantzatxoak geratzen dira, naturak aurreikusi duen metaketa bat lehen hilabeteetan zure haurtxoa elikatu eta zaindu ahal izan dezazun. Beraz, zure haurtxoari bularra ematen badiozu, elikadura orekatua badaramazu eta kirol ohiturei berrekiten badiezu, kilo horiek hurrengo hilabeteetan galduko dituzu, ezer berezirik egin gabe. 

Emakume kirolari askok bere pisua 2 hilabeteren buruan soilik berreskuratzen dute, dietarik egin gabe, nahiz eta beste batzuei azken 2 kiloak gehiago kostatzen zaizkie eta ez dute galtzea lortzen edoskitzea guztiz amaitu arte. Arazoa, haurdunaldian zehar 10 kilo baino gehiago irabazi badituzu gertatzen da, kasu horretan ziurrenik dieta egin beharko duzu metatutako gantzak galtzeko. Edozein kasutan, edoskitzea bukatu arte itxaron behar duzu eta zure elikadura zaindu dezakezu, baina ez duzu dieta hipokalorikorik burutu behar.


5. ZURE GORPUZKERA
Goazen zatika … Zure gorpuzkera orokorra berreskuratzeko, beharrezkoa da aurretik zure pisua errekuperatu izana (epeak idatzi), zure kirol jarduerari berrekin eta denbora bat entrenatzen eramatea ( badituzu epe gehiago idazteko). Gerria berreskuratzea ezberdina da emakume bakoitzarentzat, uzkurdura abdominalak kontraindikatuak daude abdomeneko muskulu zuzenak are gehiago bereizten dituelako (izan ere, zure bizitzan inoiz ez dizute gerria estutzeko balio izango)eta oraindik haurdunaldiagatik kaltetua dagoen zure zoru pelbikoan beharrezkoa ez den presioa eragingo dute. Hoberena hipopresiboekin  lan ona burutzea da, arazoa da teknikoki oso zailak direla eta aditu bat beharko duzu lehen saioetan aholkua eman diezazun. Bere laguntzarekin tonua berreskura dezakezu pare bat hilabetetan … baina, oraindik gantz geruzatxo bat baduzu, kanpotik ez da hobekuntza nabarituko (argaltzen zaren arte).

Larruazaleko ildoei dagokionez, emakume batzuk besteek baino joera handiago dute hauek pairatzeko, batzuek haurdunaldiak bat bera ere azaldu gabe igarotzen dute, baina marka gorriak badituzu, ez dira inoiz guztiz desagertuko (kirurgiara edo laserrera jo ezean), baina 6 hilabeteren buruan lerro zuri finetan bihurtuko dira, askoz ere hautemanezinagoak. Haurdunaldian zelulitisa metatzea ohikoa da, batez ere hormona aldaketaren eta likidoen atxikipenaren ondorioz. Normalena, behin zure pisua berreskuratzean desagertzea da (edo behintzat, haurdunaldiaren aurretik bezala geratzea). Bularrari dagokionean, gune oso delikatua da, haurdunaldian zehar bere bolumena handitzen baitu edoskitzea prestatzeko. Guruinaren handitzearen ondorioz bada soilik, normalena, edoskitzea amaitzean bularra bere jatorrizko formara itzultzea da. Baina gantz asko ere metatu baduzu, behin zure pisua berreskuratu duzunean bularreko azal fina kaltetua gertatzea eta eroria eta hutsik geratzea. Kasu honetan, zure bularra hilabete batzuen buruan hobetuko da, baina bere lehengo itxura kirurgiara jotzen baduzu bakarrik berreskuratuko du.

EPEEN OHARRA HARTU DUZU BURUZ? 
Ondorioa,  haurdunaldiaren aurretik sasoian zegoen emakume batek, aktibo mantendu dena, 10 kilo inguru irabazi dituena, erditzean arazorik izan ez duena, aurretik metodo hipopresiboa eta Kegel ariketak ezagutzen zituena eta lehen egunetik aplikatzen dituena, eta gainera elikadura osasungarria daramana (hau da, ahal den kasurik onenean), erditu ondoren 4 hilabete beharko dituela  gutxienez  dezente sasoian egoten. Beraz, ziur egon gaitezke celebrity horrek bi astetan irudi bikaina duenean, trikimailu edo ukituren bat duela(Photoshop edo ebakuntza-gelakoa). Gure gomendioa, zure errekuperazioarekin ez obsesionatzea eta zure denbora hartzea da, duela bi hilabeteko zure irudiarekin alderatzen ari zara, ziurrenik horregatik kritikoegia izaten ari zara. Ikusiko duzu hemendik urte batzuetara zein ederra ikusiko zaren argazkietan zure haurtxoarekin!

Erditu ondoren errekuperatzea prozesu naturala da, baina naturari eta entrenamenduari errespetatu behar diren epe batzuk utzi behar zaizkie. Hala egiten baduzu, laster izango zara beti bezala.

Gehiago itzuli