Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-11-2018




Chema Martinezen aholkuak lesioen inguruan

Chema Martinezen aholkuak lesioen inguruan

ITURRIA: Sportlife
Lesioek fisikoki zein psikikoki eragiten digute, gure helburuetatik urrunduz. Beraiekin bizitzen ikastea lortu behar dugu. Hau lortzeko Chemaren giltzak emango dizkizuegu.

LESIONATZEN BAZARA
Egin beharreko lehendabiziko gauza lesioa identifikatzea eta espezialisten, fisioterapeuta eta traumatologoen eskuetan jartzea da.

PAZIENTZIA
Lesioak ohikoak izan daitezke neurri bateraino bizitza aktiboa eramaten badugu, eta ez dira bizkorrago osatuko honetarako presa izanagatik. Denbora hartu, zaindu zaitez, eta bai medikuak zein fisioak esandakoa aintzat hartu. Urte oso baten zehar pairatu behar izan ditudan lesioak izan ditut nik, beraz hoberena presarik ez izatea eta ondo osatzea da.

LESIOAK SAIHESTEN IKASI
“Entrenamendu ikusezin” bezala ezagutzen dena ezinbestekoa da: ondo lo egin, zure muskuluak fisioarekin deskargatu, luzaketak egin, eta muskuluak indarberritu itzazu entrenatu ondoren ur hotzeko bainuen bitartez; odol-zirkulazioa handitzeak zure indarberritzea askoz azkarragoa izatea eragingo du.

Mantenugai guztiak barne dituen nutrizio egoki bat mantentzea oso garrantzitsua da ere, elikagai toxikoak ekidinez, alkohola esaterako.

KORRIKALARIAREN ETSAIAK 
Hauek dira korrikalari herrikoien artean ematen diren lesio ohikoenak:
Tibiakoa periositisa. Periostioaren, hau da, tibia estaltzen duen mintzaren hanturan datza. 
Burtsitisa. Poltsa sinobiala hezurrak babestu eta leuntzen dituen poltsa txiki bat da. Korrikalarien kasuan, ohikoa da belaunean kokatutakoaren hantura, artikulazio hau gehiegi erabili izanagatik.
Belauneko tendinitisa. Errotulako tendoiak pairaturiko kalteak mina eragiten du artikulazioa erabiltzen den bakoitzean, batez ere belauna tolesterakoan. Kausarik ohikoena lasterketan ematen diren mikrotraumatismo errepikatuak dira, batez ere oinetako egokiak erabiltzen ez direnean.
Fasziitisa, oinazpiko fasziaren, edo soilik oinazpi bezala ezagutzen denaren hantura da. Oso ohikoa da min zorrotz/bizi bat nabaritzea goizean ohetik jaiki bezain laster, eguna aurrera joan ahala gutxiagotzen dena.

Banda iliotibialaren hantura eta meniskoko lesioak.
Aholku bat: mina badugu eta korri egitera ateratzen bagara, baina min hori 10 edo 15 minuturen buruan desagertzen edo gutxiagotzen bada, ez gaude lesio larri baten aurrean, gure gorputzaren limiteak probatzen gaudenean ohikoak izaten diren min arinak dira ordea. Dena den, egokia litzateke fisioarengana jotzea masaje batekin deskargatzeko. Bestalde, mina areagotzen bada edo intentsitatea mantentzen badu, gelditu beharra dago eta profesionalen laguntzaz bere jatorria zehaztu.

ZENBAT LESIO IZAN DITU CHEMA MARTINEZEK?
Asko eta asko, eta zerrenda zehatz bat eginez hauek lirateke: fasziitisa, ezin izan nuen Londreseko Olinpiar Jokoetan parte hartu faszia apurtu zitzaidalako Hanburgoko maratoia korritzen ari nintzela. Bi belaunetan ebakuntza egin didate meniskoko lesioen erruz. Bestalde, “-itis” lesioetatik hainbat izan ditut: tendinitisa, periostitisa, burtsitisa. Orain dela gutxi gainera Baker-en kistea dagoen kapsula apurtu zait, gehiegizko kilometroen ondorio den juanikote bat dut, Mortonen neuroma dut oinean...Korrikalarien lesio tipiko ia denak izan ditudala esan daiteke beraz!

Maila handiko kirolari baten kasuan, ordea, min honekin bizitzera ohitu behar du, eta batzuetan fisioterapeutari eginiko bisitekin eta hartutako neurri batzuekin arazoa nolabait konpondu dezakegu eta entrenatzen jarraitu.

Hau profesionalek egiten duguna da, herri lasterkariek ez duzue sekula minarekin entrenatu behar. Gelditu eta zure egoera ebaluatu dezatela, bestela lesioak okerrera egin lezake. 

Gehiago itzuli