Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-11-2018




Honela funtzionatzen du … garuneko metabolismoak

Honela funtzionatzen du … garuneko metabolismoak

erantsitako artxiboa ireki
ITURRIA: Sportlife
Badakizu zer duzun buruan? Gure garunaren funtzionamenduari buruz apur bat gehiago ezagutu ezazu.

ENERGIA ETA GARUNA
Energia prozesatzeak energia eskatzen du. Gure garunak 20 julio segundoko kontsumitzen ditu bataz beste, ordenagailu eramangarri baten adina. Energi ekarpen honen %80-a seinaleen transmisiorako erabiltzen da. Erreakzio kimiko kate konplexu batek, ziklo metaboliko segida batekin batera, energia sentitu, pentsatu eta jardun bezalako ekintza garrantzitsuak egiteko erabilgarri egon dadin ahalbidetzen dute.

1.Glukosa astrozitora pasatzen da. Glukosa dugu garunaren energi iturri nagusia. Odolaren bitartez, garunak egunero 100 gramo inguru glukosa jasotzen ditu, 400 kilokaloriaren baliokide dena. Glukosa kantitate hau prozesatu ahal izateko, 100 gramo oxigeno behar dira. Prozesu honen zehar 140 gramo karbono dioxido sortzen dira, auto txiki batek kilometro bakoitzeko sortzen duenaren baliokide/bezain beste. Beste energia iturriek ez dute ia parte hartzen garunaren energia beharretan. 

2.Lehen bide metabolikoa. ATP-a (adenosina trifosfato) zeluletan ematen diren prozesu kimikoak ahalbidetzeko gorputzak erabiltzen duen energia iturria da. Hauek energia baxuko ADP-a (adenosina difosfato) “kargatzeko” orduan sortzen dute, glukosaren ekarpen energetikoaren bidez. Lehen fase honetan laktatoa ere produzitzen da, azido laktikotik sortzen den gatz bat.

3.Bigarren bide metabolikoa. Neuronek ere erabiltzen dute ATP energia iturri bezala. Honetarako, astrozitoak ematen du lehengaia: laktatoa. Hau mitokondrien (zelulen energia-zentralen) barnean erretzen da oxigenoaren bitartez, karbono dioxidoa eta ura emanez. Prozesu honek glukolisiak baino ATP gehiago sortzen du astrozitoan. (edo astrozitoan ematen den glukolisiak baino ATP gehiago sorten du?).

4.Neurotransmisoreen birziklapena. Astrozitoek neuronen mantentze eta sostengu lanetan funtzio ezberdinak betetzen dituzte. Funtzio hauetako bat informazio transmisioaren zehar ematen den sinapsian sorturiko glutamatoa birziklatzea da. Neurotransmisore hau (hiru sodio ioirekin) zelulara iristen da, eta bertan ATP-rekin elkartzean aminoazido (glutamina) bihurtzen da. Sodioa eliminatzeak energia eskatzen du, eta honenbestez, zenbat eta aktiboagoa izan sinapsia, orduan eta ATP gehiago erabiliko du astrozitoak, eta errendimendu hobea izango du.

5.Non kontsumitzen da energia? Energia kontsumitzaile nagusiak neuronaren paretetako bonba ionikoak dira. Sodio ioiak zelulatik kanpora garraiatzen dituzte modu etengabean, eta bertara kaltzio ioiak sartzen dituzte ATP kontsumituz. Honela kontzentrazio-gradientea mantentzen dute zelula barne eta kanpo-espazioetan. Neuronen arteko informazioaren prozesamendua ezinezkoa litzateke prozesu hau gabe, neuronek ezin izango luketelako aktibatu.

ARIKETA FISIKOA ETA GARUNA
1. Ariketa fisikoa egiterakoan, gure muskuluek seinale multzo bat bidaltzen dute garunera.
2. Honek estres momentu bat bezala interpretatzen du eta sustantziak askatzen ditu.
3. Sustantzia hauek nerbio-zelulak kalteetatik babesten dituzte, haztera eta ugaritzea bultzatzen dituzte, eta neuronen eta beste nerbio zelulen arteko loturak indartzen dituzte, lotura berriak sortuz.

BA AL ZENEKIEN?
Zure garuna, muskulu bat izan ez arren, nekatu egiten da baita ere. Maila honetan “aldi baterako buruko nekea” bereizten dugu alde batetik, esfortzu intelektual zehatz baten ondorioz, eta “neke kronikoa” bestetik, lo falta jarraitu bati edo osasun arazo bati lotuta dagoena.

Batez besteko 1300 Kcal/eguneko metabolismo basal bat duen pertsona batentzat, garunak 260 kontsumitzen ditu dena lanean mantentze hutsagatik. Gehien kontsumitzen duen organoa da, diferentzia handi batekin bere pisu eta bolumenaren arabera.
Animaliekin zein pertsonekin gauzaturiko zenbait esperimentuek garunaren alde zehatz bateko neuronak aktibatzen direnean zona horretako kapilarrak glukosa eta oxigeno gehiago emateko dilatatzen direla baieztatzen dute. Erresonantzia magnetiko funtzionalen funtsa da,  odol-fluxuak neuronetara doalarik dituen propietate magnetikoetan oinarritzen direlarik.

Hainbat ikerlanek neurrizko ariketa fisikoak kontzentratzeko ahalmena eta arazoak ebazteko erraztasuna hobetzen dituela baieztatzen dute, gorputz guztiko zirkulazioa aktibatzen delako, garunekoa barne.

Garuneko metabolismoaren eta Alzheimer gaixotasunaren arteko lotura posible bat dagoela dirudi.  Garunean proteinetan aberatsak diren metaketak agertzen dira gainbehera gertatu aurretik, plaka amiloide bezala ezagutuak, eta plaka hauek garunaren zonalde batzuetan metatzen dira non, pertsona osasuntsuetan, glukolisi aerobiko bezala ezagutzen den prozesu metaboliko bat sortzen den.

Singapurko Unibertsitate Nazionala eta Amerikako Estatu Batuetako Duke Unibertsitateen ikerlanen arabera, pertsona bakoitzarentzat desberdina den lo ordu kopuru idealari kentzen diogun ordu bakoitzeko errendimendu kognitiboa murrizten da. Orokorrean, 7 ordutik behera lo egiteak burmuinaren bolumenaren murrizte bat eta buruko gaitasunen gutxiagotze bat dakar, nerbio sistemaren zahartze azkarrago baten ondorioz.

Gehiago itzuli