Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-11-2018




Entrenamenduetara itzultzeko 8 giltza

Entrenamenduetara itzultzeko 8 giltza

ITURRIA: Sportlife
Denbora luze daramazu ariketarik egin gabe eta berriz hastea zaila egiten ari zaizu?

1. Bila ezazu “zure kirola”. Kirola egitea ez duzula gustuko jatea ez duzula gustuko esatea bezala da … agian zenbait kirol ez zaizkizu gustatuko (zenbait elikagaien zaporea ez gustatzea posible den moduan), baina ziur gaude ondo sentiaraziko dizuten beste batzuk daudela.

2. Batez ere, bila jarrai ezazu. Entrenatzen zabiltzala disfrutatzen ez baduzu, alda ezazu zuretzako ezi hobea den jarduera fisikoa aurkitu arte.

3. Material egokia erabili, zure ezaugarri pertsonalei eta kirol motari egokitzen zaiona, eta kalitatekoa. Lesioak ekiditeaz aparte, hobeto ikusiko duzu zeure burua (motibazioarentzat lagungarria beti) eta gainera inbertsio ekonomiko ona egingo duzu (honek ere jarraitzera motibatzen du).

4. Apurka apurka hasi zaitez. Agian korri egiteari utzi zenionean ultramarotiak arazorik gabe egiteko gai zinen … baina denbora pasa da harrezkeroztik. Izan zaitez errealista zure oraingo mailarekin. Lehendabiziko egunean gehiegizko esfortzua egiteak ez dizu hobetzen lagunduko … eta hilabetez berriz ere kirola egiteko gogorik gabe gelditzeko arrisku handia duzu.

5. Zehaztu ezazu ordutegi bat. Entrenamendua ahal duzunerako edota denbora duzunerako uzten baduzu … ez duzu inoiz momentu egokia aurkituko. Hobe da egun batzuk eta ordu bat zehaztea, eta ahalik eta gehien errespetatzea.

6. Norbaitekin geratu. Gehiago dibertitzen gara eta gutxiago egiten dugu kale gure kirol maila eta helburu antzekoak dituen pertsona batekin entrenatzeko lotzen garenean.

7. Elikadura orekatua mantendu. Batzuentzat erraza izan daiteke aste berean dietan jarri, tabakoa utzi, hizkuntza bat ikasi eta kirola egitea … bina baliteke dena aldi berean egitea gehiegi izatea zuretzat. Entrenatzen hasten ari bazara, zaindu ezazu zure elikadura, baina zorrotzegia izan gabe, izan ere energi maila altua behar duzu denbora luzez jarduteko. Kirola zure bizitzaren arlo bat denean jarri ahalko zara dietan, nahiz eta beharbada ordurako ez duzu behar izango.

8. Kontuz esfortzuekin. Ahalik eta gehien saiatzea ondo dago, baina kontutan izan atsedena ezinbestekoa dela entrenamendu batean.

Gehiago itzuli