Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-12-2018




Laktosarekiko intolerantzia: diagnostikoa eta tratamendua

Laktosarekiko intolerantzia: diagnostikoa eta tratamendua

ITURRIA: Sportlife
Esnekiak ez hartzeak ez du arazoa izan behar edozein pertsonaren eguneroko bizitzan.

Laktosa esnean eta esnekietan modu naturalean azaltzen den azukrea da. Bi azukrez osaturiko molekula a, glukosa eta galaktosa, lotura batez elkartuak.

Gure hesteak azukre sinpleak bananduta bakarrik xurga ditzake (glukosa edo galaktosa) eta horregatik, lotura hau hausten duen entzima bat (laktasa) erabiltzen du. Laktosarekiko intolerantea denak ez du entzima honen nahikoa kantitate eta ezin izango du laktosa xurgatu.

Honek hestean zehar bere bidea jarraitzen du xurgatua izan gabe, beraz, gure heste-argian bizi diren mikroorganismoek erabiltzen dute haizeak, sabeleko hantura, beherakoa edo gorotz oretsuak sortuz.

NOLA DIAGNOSTIKATZEN DA?
Pertsona askok bere sintomak direla medio jasotzen dute diagnostikoa. Hau da, medikuak deduzitu egiten du esnea edo beste esnekiak hartu ondoren sortzen den ondoeza azaltzen diotenean. Hala ere, diagnostikatzeko modu hoberena arnasketan hidrogeno- testa egitea da.

ZER DA ARNASKETAN HIDROGENO-TESTA?
Gure hesteko bakterioak azukreak deskonposatzeko gai dira hidrogenoa askatuz, berau odolera pasatzen da eta bertatik birikara. Horregatik, test honetan laktosa soluzio bat edanaraziko dizute, ondoren aparatu txiki batean putz eginez arnasan zenbat hidrogeno botatzen duzun behatzeko. Gehiegi igotzen bada, zure hestea azukre hori xurgatzeko gai ez delako izango da.

NOLA TRATATZEN DA?
Esneki gabeko edo horien zati bat gabeko dieta batekin tratatzen da, intolerantzia mailaren arabera aldatuz. Zure intolerantzia gogorra bada, esneki mota guztiak eta bere eratorriak ekidin beharko dituzu, baina baita laktosa kantitate txikia duten produktuak edo zenbait botika ere. 

Ohikoena izaten den moduan, zure intolerantzia hain gogorra ez bada, ziurrenik ez duzu esnea onartuko, baina jogurta edo gazta bezalako eratorri hartzituak bai, duten laktosa kantitatea txikiagoa baita.

ZER EGIN BEHAR DUZU KIROLARIA ETA LAKTOSAREKIKO INTOLERANTEA BAZARA?
Esnekiak ez dira ezinbesteko elikagaiak gure elikaduran, beraz, gure dietatik ezabatzeak ez du arazoa izan behar, kirola egiten baduzu ere. Gainera, gaur egun esnearen ordezko aukera asko daude, edari begetalak edo laktosarik gabeko produktuak.

Hala ere, kirolari askok esne-gazura proteina edo whey proteina hartzen dute entrenamendu eta lehiaketen ondoren errekuperatzeko. Zure intolerantzia mailaren arabera urdailean ondoeza nabari dezakezu produktu mota hauek kontsumitzen, proteina laktosa zatiekin kutsatua egon baitaiteke.

Arazo hauek ekidin nahi badituzu gazura proteina isolatuak har ditzakezu edo proteina begetalen beste nahasketetatik eratorritako beste proteina mota, edo hobetu behar duzun proteina elikaduraren bidez hartu, besterik ez.

Gehiago itzuli