Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-12-2018




Zein dira energia lapurtzen dizuten elikagaiak?

Zein dira energia lapurtzen dizuten elikagaiak?

ITURRIA: Sportlife
“Superreko” apaletan zain ditugunen zerrenda beltza.

1. Trans gantz azidoak
Energiaren benetako suntsitzaileak. Partzialki hidrogenatutako gantzak bezala ere ezagunak dira eta gure elikagaien artean “gantz begetal errugabe” moduan mozorrotzen dira. Egiatan gantz azido begetal kateetan hidrogenoa “sartuz” lortzen diren produktu industrial eta artifizialak dira, gantz likidoa eta osasungarria dena gantz solido eta kaltegarrian bihurtuz. Merkeak direnez eta zapore ona ematen dutenez, erraza da supermerkatuetako apalak betetzen dituzten ontziratutako janari askotan antzemate: gailetak, zerealak, saltsak, prestatutako janaria … gantz hidrogenatuen kontsumoa loditasunarekin lortura izateaz gain diabetesa, hiperkolesterolemia, edo bihotzeko gaixotasunekin eta narritatzaileekin du lotura.

2. Azukrea
Bizitza mikazteko modurik gozoena. Hauts zuri honek naturaletik gutxi du. Pentsa ezazu azukre gehiena azukre-erremolatxatik edo azukre kanaberatik datorrela, kolore txuri puruko ale garden batzuk lortzeko prozesatzen dena. Azukrea XXI. Mendeko pozoietako bat da, energia-lapur handienetakoa. Glukosa forma sinple bat da, sakarosa, digeritua izatea behar ez duena. Digestioa ahoan bertan hasten da eta berehala odolera pasatzen da. Bitxia dirudien arren, teorian oso energetikoa den elikagaia, gure gorputzarentzako hain gasolina puruan bihurtu da pertsona gutxi batzuek bakarrik, loditasunetik eta diabetesetik babesten dituen genetika pribilegiatudunak, erabili dezaketela osasunean ondorioak izan gabe. 
Mahaiko azukrea zure elikaduratik ezabatu behar duzu eta janari azukredunak ahalik eta gehien gutxitu (edari gasdunak, saltsak, hotz-egoskiak, ontziratuak …).

3. Irin finduak.
Zereal findu edo irin gehiegi jaten ditugu gure mendebaldeko dietan. Gero eta zeliakia kasu gehiago daude eta glutenarekiko intolerantzia maila ezberdinekin,  bere dietatik garia, garagarra, zekalea, oloa eta bere eratorriak bezalako zerealak ezabatu behar dituztenak. Harrigarriena da irinak ezabatzean, gehiengoa energia nola berreskuratzen duten ikusten hasten direla, nahiz eta karbohidrato iturri hau jadanik bere dietatik kanporatu izan. Egunero hartzen dugun irin findu kantitatea gutxitzea garrantzitsua da, ez baitu ez zuntz ez bitamina ez mineralik ematen. Gaur egun erabiltzen diren zereal aukerek digestio arazoak edo hantura eragin dezakete alergia medikurik agertu gabe, antzematen zailak diren intolerantziak besterik ez.

Gehiago itzuli