Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-12-2018




Zure seme-alaben erritmoa ezin jarraitzearen arrazoia azaltzen dizugu

Zure seme-alaben erritmoa ezin jarraitzearen arrazoia azaltzen dizugu

ITURRIA: Sportlife
Etxeko txikienak esfortzu handiak eta gero azkarrago indarberritzen dira eta beraien muskuluak nekeari erresistenteagoak dira.

Nola da posible zure seme-alabak etengabe mugitzen egotea? Ez al dira inoiz nekatuko? Lasai, zure forma fisikoa ez da zuk uste duzuna bezain txarra.

Benetako atleta txiki batzuk dituzu etxean, besterik ez. Egia da helduekin alderatuz beraien ahalmen kardiobaskularra txikiagoa dela, beraien mugimenduak ez direla horren efizienteak, eta gainera beraien tamaina txikiarengatik distantzia berdina egiteko pauso gehiago eman behar dutela, baina hala ere, beraien muskuluak nekeari erresistenteagoak dira eta esfortzu handien ondoren azkarrago indarberritzen dira, baita entrenaturiko helduenak baina azkarrago ere.

Hauek dira Clermonteko (Frantzia) eta Cowaneko (Australia) Unibertsitateetako ikerlariek egindako ikerketa baten ondorioak. Honek 8 eta 12 urte bitarteko haur talde baten eta heldu sedentario eta erresistentzia atleten energia ekoizpena eta ariketa ondorengoko indarberritzea alderatu zituen.

Ikerketaren beste ondorio baten arabera oso garrantzitsua da haurrek kirola egiten jarrai dezatela bai nerabezaroa bitarteko trantsizioan  zein honen ondoren. Izan ere, heldu bihurtzean ematen diren aldaketak (ahalmen aerobiko txikiagoa esfortzu gogorren zehar eta muskuluen indarberritze ahalmenaren gutxitzea) 2 motako diabetesa bezalako gaixotasunen garapenarekin oso lotuta daude. 

Gehiago itzuli