Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-12-2018




Zure metabolismoa biziki bizkortuko duen entrenamendua

Zure metabolismoa biziki bizkortuko duen entrenamendua

ITURRIA: Sportlife
Gantz gehiago erretzeko aktibatzen zaituen entrenamendua.

Zure muskuluak lantzen ari zauden bitartean gantz gehien erretzeko modu hobenetariko bat errepikapen asko egitea da. Horregatik, kargaren aukeraren papera oso garrantzitsua da. Txikia bada, muskuluen aktibazioa ez da horrenbestekoa izango, eta gehiegizkoa bada, aldiz, baliteke errepikapen guztiak gauzatu ahal ez izatea. Eta kontuan izan behar da entrenamenduaren efikaziarako ezinbestekoa dela azkenekora iristea.

Pisuak altxatzeko duzun ohiko errutinaren 3 serie egingo ditugu, beraien artean 30 segundoko atsedena bakarrik eginez. 12 errepikapen modu egoki batean egitea ahalbidetuko dizun karga bat aukeratu, baina mugitzen kostatuko zaizuna beti ere. Indarberritzeko 30 segundoen ondoren, 12 errepikapenen bigarren seriea egin ezazu pisua %10 murriztuz, eta hirugarrena, gomendaturiko 30 segundoak igarotakoan, bigarrenaren pisua %10 murriztuz berriz ere.

Minutu erdiko denborak ez du guztizko indarberritze bat ahalbidetzen, beraz bigarren eta hirugarren serieak pisu gutxiagorekin egiten ditugu. Emaitza intentsitate handiko lana da, zure muskuluak hazten laguntzen duena eta zure metabolismoa ondoren aktibatzen duena. 

Gehiago itzuli