Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-12-2018




Kirola menopausian

Kirola menopausian

ITURRIA: Sportlife
Kirolak zure bizitzako etapa berri honetan aldaketak kontrolatzen eta hobeto  egokitzen laguntzen dizu. Menopausian zehar nola entrenatu behar duzun kontatzen dizugu. 

Menopausia garai berezia da edozein emakumerentzat, bere bizitza ugalkorra bukatu eta ongizatean, errendimenduan eta bere aldartean ere eragin dezaketen zenbait aldaketa fisiologiko gertatzen dira. Berri ona,kirolak aldaketa hauek eramaten lagun zaitzakeela da. Nola kontatzen dizugu: 

Gaixotasun kardiobaskularretan
Menopausia iritsi arte, emakumeak gaixotasun kardiobaskularretatik babestuta daude. Orduan, estrogeno maila gutxitzen da eta “ezkutu babesgarria” galtzen da. Astero entrenatzea, batez ere erresistentzia kirolak, arteriak garbi eta malgu mantentzen, odola fluidizatzen eta tronbosiak prebenitzen laguntzen du. 
Bihotzaren erritmoa geldotzen da, taupadak aurreztuz bihotzari. Odoleko kolesterol maila erregulatzen du, LDL kolesterola arterietan itsastea ekidinez. Honekin guztiarekin, korrika edo igeri egiteak edo txirringan ibiltzeak emakumeak bihotzeko, enbolia eta hilerokoa galtzean ager daitezkeen beste konplikazio beldurgarrietatik urruntzen ditu.

Diabetesa
Bi diabetes mota daude, adinarekin azaltzen dena edo II. motako diabetesa (intsulina-menpekoa)obesitatearekin eta genetikarekin lotuta dago. Agertzen denean, zelulek intsulinari erantzuteaz uzten diote eta odolean azukre edo glukosa maila altuak metatzen dira, sistema guztiak izorratzen bukatzen duenak eta bizitza kalitatea okertzen dutenak. 

II. motako diabetesa agertzearen arrazoi ikertuenetako bat obesitatea eta gizentasuna dira. Komunzki entrenatzen bada, zaila da emakumeak pisua irabazi eta diabetes mota hau garatzea, nahiz eta genetikoki joera izan. Diagnostikatutako diabetesa badago, entrenamendu aerobikoak glukosa maila kontrolatzen eta ehunetan azukre maila altuak eragiten dituzten zirkulazio konplikazioak ekiditen lagun dezake. 

Hipertentsioa
Urteekin arterietako tentsioaren igoera gertatzen da, ez du arazorik sortu ohi izaten, beti ere muga batzuk gainditzen ez baditu. Arazo batean bihurtu eta hipertentsioa diagnostikatzen denean, oso garrantzitsua da kontrolatua mantentzea. Ariketa aerobikoa, esfortzuaren %50 eta 75 artean burutua, atsedenean baloreak gutxitzeko eta hipertentsioari loturiko konplikazioak ekiditeko sistema hoberenetariko bat da.

Osteoporosia
Osteoporosia hezur dentsitatearen galeragatik bereitzten da, honek hezurrak ahultzen ditu eta hauskarri bihurtzen ditu. Emakumeak ahulagoak dira asaldadura honekiko menopausia iristean. Jarduera fisikoak paper onenetakoa jokatzen du osteoporosia prebenitu eta tratatzeko orduan, elikadura orekatuarekin batera.
Aldizka korri egiten duten emakumeek hezur dentsitate handiagoa dutela frogatu da, hezurrera odol iristea handitzen duelako eta beraz, kaltzioarena, beti ere dieta oso bat jarraitzen bada.
Gainera, zoruaren aurkako talka errepikatuak hezurraren produkzioa maximora estimulatzen du, beraz, zentzu honetan lasterketaren talka gure mesederako aprobetxatu behar dugu, indar entrenamenduarekin osatuz eta runninga igeriketa eta txirrindarekin tartekatuz, gehiegizko gainkargak ez eragiteko. 

Jarreraren desorekak
Estresa, antsietatea, depresioa, bizitzako garai zailetan ager daitezke. Emakumeetan, hilerokoaren zikloak eragindako aldaketa hormonalak eta menopausiak  autoestimu krisi batera eraman dezakete, arazo larrietan bukatu izaten buka dezaketenak. 
Kirol aerobikoa txerto antidepresivo hoberenetakoa da, ongizate eta zoriontasun sentipena handitzen duten endorfina izeneko sustantzia kikmikoak askatzea eragiten baitu. Korrika edo igeri egitea, edo pedalei eragite menopausia igaro eta aldarte aldaketak, beroaldiak eta depresioa ekiditeko modu hoberenetakoa da. 

Gernu inkontinentzia 
Oharkabeko gernu-ihesek ekidin eziniko gaitza izateari utzi diote. Korrika egitean, urrats bakoitzaren etengabeko kolpeek gernu inkontinentzia bizkortu dezakete, core jarduera egoki bat gabe zama altuak maneiatzeak bezalaxe, baina zoru pelbikoaren indartze ariketa egokiak eginez ekiditen oso erraza da. Ariketa hauek abdominalak egitean perineoko muskuluen kontrolaz kontzientzia izanez burutu ahal izango dira.

Gehiegizko pisua
Menopausiako aldaketa hormonalek emakumeek berdin janez pisua irabazteko joera izatea eragiten dute, horregatik aldizka entrenatzea oso lagungarri izango da gehiegizko kiloak ez hartzeko. 

Gorpuzkeran aldaketak
Zaindu eta kiloak irabazten ez badituzu ere, menopausiarekin hormonen egoera aldatu egiten da eta honekin batera gantzen banaketa, gerrialdean metatzeko joera handiagoa dutenak orain. Ariketak, bereziki indarrezkoak, zure gorpuzkera bateratzen lagun diezazuke. 

Gehiago itzuli