Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-01-2019




Baratxuriaren 3 propietate baraurik hartzen baduzu

Baratxuriaren 3 propietate baraurik hartzen baduzu

ITURRIA: Sportlife
Baratxuriak propietate diuretikoak, antibakterianoak edo arazgarriak, besteen artean, dituela esaten da. 

Baratxuria ospe oneko barazkia da, ikerketa kliniko ezberdinek adierazten dituzten propietateei esker. Normalean baraurik hartzean elikagai baten onurak handitu egiten direla uste ohi da eta nahiz eta kasu batzuetan energia gehigarria eman diezagukeen arren (karbohidratotan aberatsak diren elikagaietan, adibidez), baratxuriari buruz ari bagara, ikerlan horietan adierazitako onura eta propietateek ez dute eguneko ordu jakin bat seinalatzen.  

Baina egunaren gainontzeko ataletan elikadura errutina jakin bat jarraitzea zailago egiten bazaizu,  jarraian baratxuriaren propietate hoberenetako batzuk adierazten dizkizugu.

EGUNEKO LEHEN ORDUETATIK APROBETXATZEKO BARATXURIAREN 3 PROPIETATE
Kolesterola eta triglizeridoen gutxitzea:  ikerketa ezberdinen arabera, baratxuriaren eguneroko eta epe luzeko erabilerak kolesterol osoa eta triglizeridoak gutxitzen lagun diezaguke, gure osasun karbiobaskularra hobetuz. Besteen artean, arteriosklerosia pairatzeko arriskua eta presio arterial maila gutxitzen lagun diezaguke.

Energia ekarpena : baratxuria karbohidratoetan aberatsa da. Aurretik adierazi dugun bezala, gosaria karbohidratoak hartzeko momentu onena da, izan ere, gainontzeko egun osorako behar dugun indarra eta energia eman diezaguke. Baratxurian 24.3 gramo karbohidrato aurkitzen ditugu produktuko 100 gramoko. Nahiz eta baratxuri-ale batek hau baino pisu gutxiago izan, edozein laguntza beti da ona.

Potasioan aberatsa:  100 gramo baratxuritan,  446 mg potasio daude.  Mineral hau oso onuragarria izan daiteke gure sistema muskularrarentzat. Izan ere, herri mailan muskuluen karranpak ekiditeko eta muskuluen mantenu egokiarentzako gomendatzen da. 

NOLA HAR DEZAKEGU BARATXURIA BARAURIK?
Baratxuria, dakizun bezala, zapore gogorreko elikagaia da. Urdaileko arazoak izaten baditugu, harekin kontuz ibili behar gara, areagotu baititzake. Medikuaren kontraindikaziorik ez bada, baratxuri-ale bat zuzenean baraurik har dezakegu edo xerratu, tomate eta ahuakatearekin batera gure xigortuen gainean.

Baratxuri perlak ere oso ezagunak dira eta bere zaporeagatik askoz ere atseginagoak dira gustuarentzat. Osagaiak begiratu behar dituzu, propietate guztiak mantentzen dituela ziurtatzeko.

Gehiago itzuli