Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-01-2019




Zure mendiko bizikletarekin hobetzeko 8 modu

Zure mendiko bizikletarekin hobetzeko 8 modu

Zure mendiko bizikleta hartzen duzun bakoitzean zure irteera gozamena besterik izan ez dadin zortzi aholku emango dizkizugu.

Hobetzeko eta esperientzia irabazteko modurik egokiena bizikletan ahalik eta gehien ibiltzea da, era berean zure sasoia hobetzen duzularik. Zurea baino maila pixka bat altuagoa duten txirrindulariekin aritzen bazara, inspirazioa jaso dezakezu eta haien keinuak kopiatu, baina zenbaitetan badaude igartzen ez diren eta oharkabean pasa daitezkeen xehetasunak.
Bertan xehetasun edo aholku horietako batzuk jasotzen ditugu, eta ziur gaude behin asimilatu dituzunean, etekin handia aterako diezula. Hori bai, ahalik eta gehien ibiltzen jarrai ezazu beraietaz benetan profitatu ahal izateko!

1. AHAL DUZUN BEZAIN ERLAXATUTA IBILI
Aholku hau jarraitzea zaila suertatzen da lurrazala zailtzen denean, baina zure bizikletaren teknologia osoa, esekidurak eta geometria barne, baliatzeko modua da. Deseroso sentitzen zarenean edo trazadura zehatz bat zaila iruditzen zaizunean, normala da zurrun ipintzea modu inkontziente eta erreflexuan.
Tenkatu egiten zara, eskulekua indar oso handiz eusten duzu, eta zure erdiko aldea blokeatzen duzu, talka baterako prestatuko bazina bezala. Honela, erortzeko aukera gehiago dituzu gune hori arazorik gabe gainditzeko baino.
Utzi ezazu bizikleta zure azpitik modu aske batean mugitu dadila, eskulekua leunki eutsi, gogor presionatuz gero hautsi egingo balitz bezala, ukondoak eta belaunak erdi tolestuak izan indargetzeko eta libreki mugitzeko ahalmena izan dezaten, eta izugarrizko kontrola lortuko duzu.
Gai bazara arnasa sakon hartzeko eta bizikleta zure ordez aritu dadin uzteko, eskuetatik alde egingo balizu bezala eutsi beharrean, hau da lasai ibiliz, lurrazalaren gainean “igarotzeko” eta segurtasunez mugitzeko aukera gehiago dituzu.

2. BEGIRADA DAGOKION LEKURA ZUZENDU
Akats ohikoenetako bat da, eta egia esan okerreko lekura begiratzeak bizikletan zoazela bidexka batean zehar ondorio txarrak izan ohi ditu, eroriko moduan sarritan.
Ez al duzu inoiz zeure burua kateari begiratzen harrapatu platera aldatzen ari zarela? Oso ohikoa da ere joan behar ez duzun tokira begiratzea, oztopo bat, adibidez bidearen ondoan dagoen zuhaitz bat edo harri handi bat.
Efektu hori magnetikoa izango balitz bezala da, izan ere sarritan zuk eta zure bizikletak zure begiradaren bidea jarraitzen duzue. Mendiko txirrindulari hoberenak ere pentsatu behar izaten dute eta norberari errepikatu noizean behin: “aurrera begiratu, metro batzuk hareago, joan behar duzun tokira”.
Oso erraza da arreta galtzea, bide ondoan dagoen zuhaitz berezi batekin esaterako, baina lurrazal tekniko baten gainean bizkor ibiltzen ari bagara, kontzentrazioa mantenduz eta goazen puntura begiratuz joan behar dugu, zure bizikleta puntu horretara modu natural batean bideratuko da eta.
Batez ere bide estuetan, ziurtasunez mugitzeko giltzetako bat pare parean duzunari begiratzea eta ibilbidea aurreikustea da.

3. EKIPAMENDU EGOKIA
Arropa gutxi eramatea bezain okerra da gehiegizko jantziak eramatea. Badaezpada txaleko fin bat eraman ohi dut hidratazio motxilan edo poltsiko batean, baita udaran ere.
Oraindik gogoan dut ekaitza batek harrapatu ondoren mendi erdian izoztuta geratu nintzen abuztuko egun hura, metro eta metro ugari jaisteko nituela oraindik, guztiz blai. Oso gaizki pasa nuen, 100 gramo soilik pisatzen dituen janzki bat maillotaren poltsikoan ez eramateagatik.
Eguraldiaren iragarpena begiratu ezazu, nahiz eta ezinezkoa iruditu eguraldia aldatuko dela. sasoi arteko eguraldiarekin edota ez zaudenean ziur zein klima motari aurre egin beharko diozun, geruza ezberdinak jantzi eta honela arropa kendu edo jantzi ahal izango duzu oreka termikoa lortu arte.
Barruko elastiko estu bat eta maillot bat gainetik, eta honi gehituta jaka fin eta txaleko edo zira oso fin bat maillotean edo motxila batean gordeta eramateak bizikletan zoazela zure tenperatura erraz doitzea ahalbidetuko dizu.
Haizearen aurkako jaka on bat edo txaleko batek hotz geratzetik salbatu zaitzake eguraldia engainagarria den egun eguzkitsu horietako batean. Camelback batekin bazoaz, oso erraza izango duzu bertan gordeta eramatea behar duzunean erabiltzeko.

4. ZURE ERRITMORA IBILI
Errazegia da besteen erritmoa jarraitzeko joera izatea talde baten barnean goazela, edota bakarrik joanda ere, goazena baina azkarrago ekin behar diogula pentsatzea ez ari garelako ezer entrenatzen ari eta lagunek gure sasoiaz zer esango dutenak arduratzen gaituelako.
Ahaztu konplexuak eta zure muga tekniko zein fisikoen barruan ibili zaitez. Hau egiteko beharrezko konfiantza eta jarrera izatea oso garrantzitsua da. Ez utzi gainerako txirrindulariek edo zure egoak, ala biek, zer egin behar duzun erabakitzen, ezbeharren bat izateko aukera handia izango duzu eta.
Talde batean goazela erraza da dagokiguna baino erritmo altuago bat eramatea, beraz kontuz, izan ere gehiegizko akidura fisiko bat edo baita eroriko bat ere ekarri dezake. Ez duzu inori ezer erakutsi edo frogatu beharrik.

5. “TURBOARI” ERAGIN NOIZEAN BEHIN
Naiz eta aurreko puntuarekin kontraesanean dagoela dirudien, ez da horrela, eta orain ikusiko duzue zergatik. Zuen berezko erritmoa eramanez ibili behar zaretela beti esan dizuegu, baina batzuetan hau igotzeak izugarrizko abantailak dakartza.
Zenbait igarobide teknikoetan abiadura handiagoak “flow” gehiago, mugimenduaren sendotasun gehiago eta segurtasun handiagoak dakartza polikiegi igarotzearekin alderatuz. Adibide moduan har ditzakegu igoera oso labur eta aldapatsu bat, non poliki ibiltzeak erdibidean geratzearen eta ezin aldapa amaitzearen arriskua izango duzun ziurrenik, edota koska txikiak edo sustraiak dituen beheranzko malda bat, non abiadurak hauek desagerraraziko dituen, eta aldiz poliki joatean behaztopatzeko eta erortzeko arriskua duzun.
Eskailera bat abiadura handiago batekin askoz errazago igarotzen diren kasuen adibide tipikoa da, balantzaka ibili ordez ia mugimendurik igarotzen da bizikleta. berdina gertatzen da zuloz betetako bideetan.

6. EZ ZAITEZ ERREGAI GABE GERATU
Ez baduzu inoiz ahulaldirik izan bizikletan zoazela oso zuhurra edo ordenatua zaren, edota zure muga fisikoak inoiz gainditu ez dituzun seinale da. Funtsean, karbohidrato gabe geratzen zara eta zure gorputza “aurrezpen modua” aktibatzen du gantzez baliatuz, nahiko energia eman arren erritmo baxu bat eramatea behartzen zaituztenak. 
Onartu beharra dut, niri gertatu izan zait behin baino gehiagotan, bai planeaturikoa baino gehiago egiteagatik edota galdu izanagatik, pare bat ordutako irteera bat bost ordutakoa bilakatu zenean. Zuhurra izan eta pare bat barra energetiko edo gel eraman itzazu beti zurekin, badaezpada, eta aurretik dakizunean bidea luzea izango dela, hasi zerbait jaten eta ura edaten ibilbidearen lehendabiziko ordutik.
Lehendabiziko ordua igaron ondoren 30 minuturo zerbait jateko jarraibidea ezarri iezaiozu zeure buruari, eta hau jarrai ezazu jateko gogorik ez baduzu ere.
Norbera zuzkitzea ezinbestekoa da energia mailak mantentzeko eta aurrerapenak egiten jarraitzeko.

7. AURREKO BALAZTA EXISTITZEN DA... ETA GARRANTZITSUENA DA
Bereizitako bi balazta eramatea abantaila handi bat da bizikletaren ibilera aldatzea ahalbidetzen dizulako. Atzekoarekin bizikletak bihurgune batean ibilbidea aldatu dezan egin dezakezu, eta aurrekoarekin denbora tarte laburragoan gelditu dadin egin dezakezu.
Gomendagarriena biak aldi berean erabiltzea litzateke, itsaspena oso handia ez den kasuetan ezik, baina kontuan izan aurrekoa dela garrantzitsuena, zure bizikleta benetan gelditzen duena. Izan ere balaztatzean pisua aurrerantz mugitzen da, itsaspen handiagoa emanez aurreko gurpilari eta ondorioz bizikleta guztiari.
Atzeko balaztarekin bizikleta irristatzea lortuko duzu baina ez duzu abiadura askorik galduko, batez ere malda-behera handiko aldapetan. Beraz, ikasi ezazu aurrekoa erabiltzen, bere erabilera neurtzen eta samurtasunez tratatuz, baina beti ere erabiltzeari utzi gabe.
Lurrazalak itsaspen oso gutxi duen kasuetan ezik, maldan behera zoazela aurreko balazta erabili behar duzu beti zure abiadura kontrolatzeko.

8. BEHAR ADINA BESTERIK EZ ZELAREN GAINEAN
Mendiko bizikleta baten gainean posizio eraginkorrena ipurdia zelara itsatsita eramanda izan arren, beharrezkoa dena baino denbora gehiago eserita joatea akats bat da.
Energia aurrezten hari zarela iruditu arren, lurrazala izurtu batean zehar eserita geratzen bazara erabat kontrakoa gertatuko da, izan ere zure burua geldiarazten egongo zara eta, gainera, zure gorputzak bibrazio eta talka gehiago jasango ditu. 
Bestalde, denbora guztian eserita zoazen igoera oso luzeetan ere tarteka zelatik altxatu behar zara, honela postura aldatuz lan egiten duten muskuluak aldatuko dituzu eta eserlekuan jesarrita doazen gorputz atalen odol-zirkulazioa hobetzeko.
Izurtuen diren edota oztopoak dituzten lurrazaletan zehar ez zaitez eserita geratu, ezinbestekoa da zelatik altxatzea noizean behin energia aurrezteko.

Gehiago itzuli