Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-02-2019




Hipertentsioa gutxitzeko elikagaiak

Hipertentsioa gutxitzeko elikagaiak

ITURRIA: Sportlife
Hipertentsioak gure osasun kardiobaskularra arriskuan jar dezake, baina elikaduraren bidez gutxitu daiteke.  

Hipertentsioa arrazoi ezberdinengatik ager daiteke, gaixotasun batetik hasi eta bizitza estilo ez oso osasungarri bat arte edo gatz asko duen elikadura batengatik. Azken faktore honetaz, hain zuzen, hitz egingo dizugu konponbidea jartzen saiatzeko. 

Badira hipertentsioa gutxitzen lagun diezaguketen zenbait elikagai, nahiz eta metodo onena aurkitzeko gure hipertentsioa igotzen ari den beste faktorerik dagoen jakin behar dugun. Paziente batek hipertentsioa duela esaten da bere presio sistolikoak Hg 140 mm gainditzen dituenean eta presio diastolikoak Hg 90 mm.

HIPERTENTSIOA TRATATZEKO DIETA BEREZIA
Gure dietako sodioa edo gatza da gure presio arterialaren balioen etsai nagusia.  Bihotzaren Espainiako Fundazioaren arabera, eguneko 1,25 gramo gatz hartu beharko genituzke egunean eta inongo kasutan 6 gramoak gainditu (2.500 mg sodioren baliokidea).

Hipertentsioa  gutxitzeko, noizean behin bakarrik hartu beharko genituzke gatz asko duten jakiak: aurrez prestatutakoak, urdaiazpiko serranoa, gazta urdina, hirugiharra, hestebeteak edo olibak, besteak beste. Gure platerei gatza gehitzeko orduan,  espezieekin ordezka ditzakegu, zaporea emateaz gain elikagai iturri aberatsa izaten dira.

Hipertentsioarentzako elikadura osasungarriak barazki, lekale, fruta edo arrain kopuru onak izaten ditu.  Haragi giharra edo gantz gutxikoa ere. Elikagai fresko edo naturalak gantz gutxi izaten dute, baina etiketa begiratzea gomendatzen dizugu zalantzak argitzeko.

GURE HIPERTENTSIOA AREAGOTZEN DUTEN BESTE FAKTORE BATZUK
Elikadura osasungarria eraman arren presio arterial altua baduzu, aztertu arazoa non egon daitekeen. Zenbait botika, tabakoa, kafeina, estresa edo ariketa eza izan ohi dira hipertentsioarentzako beste arrisku faktore batzuk. 

Tentsioa etxean kontrola dezakezu, sendagileek bere kontsultan duten antzeko aparailu berezi batekin.  Honela, zure balioen jarraipena eraman ahal izango duzu eta sendagileari jakinarazi hurrengoan bisitan zoazenean. 
Baraurik baso bat ur limoiarekin hartzearen gezurrak

Gehiago itzuli