Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-02-2019




Benetan gure osasunarentzat ona da ura limoiarekin baraurik hartzea?

Benetan gure osasunarentzat ona da ura limoiarekin baraurik hartzea?

ITURRIA: Sportlife

Lehenik esan beharra dugu, guztiok dakigun bezala, C bitamina ematen digun fruta dela (nahiz eta kiwiak edo laranjak baino kantitate txikiagoetan), baita B eta E taldeko bitaminak eta potasioa, magnesioa, kaltzioa, fosforoa, kobrea, zinka burdina eta manganesoa bezalako mineralak eta gure dietan sartzeak globulu zurien jarduera hobetzen duela, gure sistema immunologikoa indartuz.  

Baina bada puntu bat non limoia edabe ia miraritsu baten protagonista bihurtzen duen kondaira hasten den. ** Bentan gure osasunarentzat ona da ura limoiarekin baraurik hartzea? ** Ekintza honi ondorio ezberdinak egotzi dizkiote, esaterako, gorputzeko gantzaren galera bizkortzen laguntzea, nahiz eta ez dagoen honi buruzko ebidentzia zientifikorik.   

Beste mito faltsua, jaikitzean baso bat ur limoiarekin hartzeak  gure organismoa garbitzeko eragina izango lukeela da. Limoiaren garraztasunak, hain zuzen ere, komunera joanarazteko eragin hori izan lezake, baina kaltegarria gerta daiteke gastritisa duten pertsonentzat. 

Eta hirugarren “gezurrak” limoia minbizia prebenitzen duen elikagaiaren   kategoriara jasotzen du(dieta alkalinoa jarraitzen dutenengatik defendatua), inongo ikerlan zientifiko motak babesten ez duena, noski. 

Gezurra ez dena, limoi zukuak gure hortzetako esmaltea eta dentinan eragin negatiboa izan dezakeela da. 

Gehiago itzuli