Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 01-04-2019




Maca, fitoestrogeno naturalak zure sexu bizitza hobetzeko

Maca, fitoestrogeno naturalak zure sexu bizitza hobetzeko

ITURRIA: Sportlife
Ikerketa zientifikoen azterketa batek macaren eragin positiboak aurkitzen ditu emakume menopausikoen funtzio sexualean.

Maca (Lepidium meyenii) Andeetako ginsenga bezala ezaguna, adaptogenoa da, eta bere sustraia mendeetan zehar erabili izan da immune sistemaren eta hormonalaren gain dituen onurengatik. Maca landare afrodisiakotzat jotzen zen  gizon eta emakumeentzako Andeetako kulturan, eta efektu hau hainbat ikerketa zientifikoren aztergai izan da, elementuek funtzio sexualean duten eragina frogatzeko. 

Macak, landare adaptogeno gehienen antzera, gure eguneroko estresaren eragin negatiboak indargabetzen ditu, energia fisiko eta mentalaren maila mantentzen lagunduz eta atsedena hobetuz, sexu bizitza osasungarri eta zoriontsua izateko gakoak, eta mota honetako landare adaptogenoak afrodisiakotzat ematen diren arrazoietako bat, bizi kalitatea hobetzen dutelako soilik. Maca zerbait gehiago da, konposizio berezia baitu, gizon eta emakumezkoen funtzio sexualean bere papera frogatu duten substantziekin, alor ezberdinetan: disfuntzio zutikorrean eta gizonezko eta emakumezkoen ugalkortasunaren hobekuntzan eta hormonen aldaketa eragiten duten aldaketa fisiko eta psikologiakoetan, bereziki emakumeen menopausian.

Arkopharma, farmazietako eta para-farmazietako landare botiken markak Climateric, Menopausiaren Nazioarteko Elkartearen aldizkari ofizialaren 2018ko argitalpen hau  eman digu. 
Landare botika ezberdinek emakume menopausikoen funtzio sexualean dituzten eraginei buruz gaurdaino argitaratutako entsegu klinikoen berrikusketa zehatza barne hartzen duen metanalisia. 

Emaitzek hurrengoa azaldu zuten:
Sojak ez du funtzio sexualarengan eraginik, baina dispareunia (mina koitoan zehar) hobetu zuen.
Hirusta gorriak ez zuen funtzio sexualean eragin esanguratsurik erakutsi.

Lepidium meyenii (Maca), Foeniculum vulgare (Mihilua) eta itsas-pinuaren  azalaren fitoestrogeno isolatuek, Trigonella foenum-graecum L.-aren (Ailorbea) antzera, funtzio sexuala modu esanguratsuan hobetzen dute.

Aitzitik, korear ginseng gorriaren eta linaziaren fitoestrogeno isolatuek ez zuten eragin esanguratsurik sortu funtzio sexualean.

Gehiago itzuli