Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 01-04-2019




Baraurik baratxuri-alearen gezurrak

Baraurik baratxuri-alearen gezurrak

ITURRIA: Sportlife
Gure osasunarentzat elikagai bikaina da, baina gaixotasun kardiobaskularrak eta minbizia prebenitzeaz hitz egitea, beste gauza bat da. 

Espainiar dietaren elikagai bereizgarrienetako bat da eta elikadura abantaila nabarmenak ditu, C eta B6 bitamina eta fosforoa eta iodoa bezalako mineralak ematen baitizkigu.

Zalantzarik gabe, baratxuria gure dietan barneratzeko elikagai ezin hobea da(izan ere, Osasunaren Mundu Erakundeak egunero bi eta bost gramo baratxuri fresko dosia gomendatzen ditu, baratxuri-ale bati dagokiona), baina baratxuri-ale bat baraurik hartzean lortuko genituzkeen efektu ia miraritsuak beste gauza bat dira. Ezaugarri argalgarriak eta gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzeko, baita minbizia ere.

Ez dago ikerlan zientifikorik baratxuriaren ezaugarri hauek berma ditzakeenik, konkretuki gure osasun kardiobaskularrean dituen eraginei buruz egindakoetan ondorioztatzen da “ez dagoela froga nahikorik baratxuriak plazeboaren aurrean abantaila terapeutikoa ematen duenik hipertentsioarekin diagnostikatutako pazienteen hilkortasun eta erikortasun arriskuaren gutxitzeari dagokionez”.

Baratxuriaren eragin antibiotikori buruz hitz egiten dugu, baina kontuan izan behar dugu ez duela modu prebentiboan balio.

Gehiago itzuli