Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-05-2019




Proteinen eta errekuperazioaren 3 mito handiak

Proteinen eta errekuperazioaren 3 mito handiak

ITURRIA: Sportlife
Indarra eta erresistentziaren entrenamenduaren alor profesionalean, proteina osagarriak ia ezinbestekoak dira, eta hala al dira astean hiruzpalautan entrenatzen duen zaletu arruntarentzat ere? 

1. PROTEINA KANTITAT HANDIA BEHAR DA MUSKUALUA BEHAR BEZALA ERREKUPERATZEKO.
Gezurra, egia da proteinek errekuperazioan laguntzen dutela, baina ez da beharrezkoa kantitate handia. Proteinaren elikadura behar normalak 0.8 eta 1 g bitartean gorputz pisuaren kg-ko dira, entrenamendu asko eta bizia egiten duten atleten kasuan 1.3 – 1.8ra igotzen da. 2 g/kg-tik pasatzea mesederik ez egiteaz gain, kalte egiten dizu, zure giltzurrun eta gibelak gainkargatzea besterik lortuko ez duen lan gehigarria egitera behartuz. Zure gorputzak ezin du hainbesteko kantitatea erabili, beraz, kanporatu egiten du besterik gabe.

2. AHALIK ETA PROTEINA GEHIEN ARTZEKO MOMENTU HOBERENA ARIKETA BUKATU BEZAIN LASTER DA. 
Entrenamendua bukatzean, hustu diren karbohidratoen erreserbak betetzea da egokia proteina pixka bat gehituz, karbohidratoen xurgatzea bizkortu baitezake. Noiz hartu behar duzu proteina kantitate handiena orduan? Momentu zehatzik ez dago eta gainera, zuzenena egunean zehar ahorakinak modu erregularrean zatitzea da, eta ez guztiak hartualdi bakarrean kolpean hartzea. Proteinak ez dira metatzen, gantzak eta karbohidratoak ez bezala, gorputzak edukitzen dituen arabera erabiltzen ditu, gainera asetzaileak dira eta digestioa geldotzen dute, honek zure energia mailaren gora beherak ekiditen eta gose gutxiago sentitzen laguntzen dizute.

3. ENTRENAMENDU BAKOITZAREN OSTEAN  OSAGARRI ERREKUPERATZAILE BAT HARTU BEHAR DA.
Errekuperazio osagarriak ideia ona dira, modu orekatuenean eta normalean ahal bezain proportzio hoberenean ematen baitituzte karbohidratoak, elektrolitoak, proteinak, bitaminak eta ura, baina horrek ez du esan nahi horitako osagarri bat hartzeko beharra duzunik entrenamendu guztien ostean. Fluidoen, karbohidratoen, proteinen … betetze prozesua ez da entrenamendu osteko lehen ordu eta erdi ondoren, arinki geldotzen da, besterik ez, eta gainera, zure Saioa ordu edo ordu eta erditik ez bada pasa, litekeena da zure erreserbak  pixka bat besterik ez direla hustu izango, 90 minutu horiek oso biziak, erritmo aldaketekin, aldapekin, etab. izan badira salbu.

Eguneko entrenamendu saio bat baino gehiago egiten badituzu, nahikoa da eguneko lehen saioaren ondoren osagarri errekuperatzailea hartzea. Oso garrantzitsua,  osagarriak proteina eduki oso handia eta ia karbohidratorik ez badu, ez da saioa bukatu eta berehala behar duzuna, ez da errekuperatzaile bezala ideia ona, gehien bat, eguneko beste momentu baterako proteina laguntza bat da. Kaloria asko dituen ohiko osagarria ere ez da ideia ona, txirrindularitza etapa oso luzea, ultra traila edo distantzia luzeko igeriketa itsasaldia egin ez baduzu behintzat, izan ere, erretzen ari zarena baino askoz kaloria gehiago hartzen ari zintezke.

Gehiago itzuli