Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-05-2019




Osasungarria al da aldizkari azaleko gorputza?

Osasungarria al da aldizkari azaleko gorputza?

ITURRIA: Sportlife
Argala izatea gehiegizko pisua izatea baino arriskutsuagoa izan daiteke osasunarentzat.

Modelo bakoitza banan bana aztertzen joan beharko ginateke ideia bat egiteko, bakoitzaren gorpuzkera baita gakoetako bat. Batzuk berez argalak dira, eta bere osasuna ezin hobea da eta beste batzuk argazkian argalak daude, baina dieta murriztaile eta murrizketa ez-osasungarrien ondoren. Jakitea bitxia irudituko zaizuna,  argala izatea gehiegizko pisua izatea baino arriskutsuagoa izan daitekeela da.

Ez dugu guk esaten, Toronton, Kanadan, eginiko ikerlan batek baizik, St. Michael Ospitaleko Joel Ray doktoreak zuzendua, non pertsona argaletan obesoetan baino heriotza arrisku ia bikoitza aurkitu zuen. 
Ikerlana gorputz-masaren indizearen (GMI*) eta edozein kausaren ondoriozko heriotzaren arteko harremanean zentratu zen. Gehiegizko pisua zuten pertsonek ( GMI 30 baino handiago) GMI normala zutenek baino 1.2 bider arrisku gehiago erakusten zuten bitartean, argalek (GMI 18.5 baino txikiagoa) 1.8 bider gehiago zuten. 
Joel Ray doktorearen arabera, “komunikabideek eta osasun-agintariek ez dute argala egotea osasungarria denaren sinesmena zabaldu behar, masa muskular kantitate ona eta gantz kantitate osasungarria izatea da, benetan, gorputz osasungarriagoa izatea”. 

Izan ere, odolean glukosa  eta LDL kolesterol maila altuak dituzten pertsona argal asko daude. Bere gantza gune sakonagoetan eta bihotzaren eta gibelaren inguruan metatu daitezke, arrisku kardiobaskular handiagoa izan daitekeena. 
Beste datu bat, argazkietako itxura “lehor” hori, zuk esaten duzun bezala, izateko, kasu askotan modeloek diuretikoak hartzen dituzte eta orduak ematen dituzte likidorik edan gabe, osasungarria ez den deshidratazioa behartzeko. Denbora gutxian bere onera itzultzen den egoera da, kiroletako modelo batzuetan ohikoa, egoera arriskutsua sor dezakeena. Hori gutxi balitz, immune sistema ahulduta dago pertsona oso argaletan, beraz, infekzio arriskua igo egiten da.

*GMIa lortzeko, pisua (kg-tan) zati altuera karratua (metrotan)egin behar da. GMI= pisua / altuera2.

Gehiago itzuli