Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-05-2019




Txokolatea hilerokoaren kolikoak arintzeko

Txokolatea hilerokoaren kolikoak arintzeko

ITURRIA: Sportlife
Zientziak frogatuta, txokolate-ontza pare batek hilerokoan zehar mina arintzen lagun diezazuke.

Emakumeak hilerokoan zehar bizitzen dituen aldaketa hormonalek min handiak eragitera irits daitezke, batzuetan arintzen zailak. Horretarako botikak daude, nahiz eta edonork ezin dituen hartu eta batzuetan, ez dira ondoezari aurre egiteko nahiko.

Adituen arabera, badira erremedio naturalak eta eskuragarriagoak, kakaoa adibidez, hilerokoaren kolikoak arintzen laguntzen dutenak. Hala adierazten du Saudi Arabiako Dammam Unibertsitateak argitaratutako ikerketa batek. Honen arabera, kakaoak  mina arintzen laguntzen duten 17 sustantzia natural mota  ditu.

Ikerketan, ikerlariek aurkitu zuten kakaoak:
  • Pisua galtzen laguntzen du, biogenesi mitokondriala hobetzen duelako
  • Glukosaren bilketa muskularra handitzen du, glukosa 4aren garraiatzailea muskulu eskeletikoen mintzean sartuz. 
  • Bere ezaugarri antioxidatzaileengatik neuronei babesa eskaintzen die eta kognizioa eta aldarte baikorra hobetzen ditu. 
  • E immunoglobulinaren askapena gutxitzen du erantzun alergikoetan
  • Erantzun immuneari eta heste mailan hazkuntza bakterianoari eragin diezaioke 
  • Hantura gutxitzen du κB-faktore nuklearra inhibituz
  • Bere triptofano maila altuei esker serotoninaren produkzioa pizten du, zoriontasunaren sentipena handitu eta egonkortasun emozionalari laguntzen dion neurotransmisorea. Bere magnesio edukiak, gainera, koliko hauek eragindako min muskularrak erlaxatzen laguntzen du. 
  • Kakaoak odolaren zirkulazioa hobetzen duten beste sustantzia batzuk ditu, presio arteriala gutxitzen du, gaixotasun kardiobaskularrak sufritzeko arriskua gutxitzen du, energia iturri bikaina izateaz gain. 

Gehiago itzuli