Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-05-2019




Kirola egiten ondo hasi

Kirola egiten ondo hasi

ITURRIA: Sportlife
Zure txikien oinetakoak aukeratzerakoan egin behar ez dituzun 6 akats.

Bazenekien haur txikien oinak 3 hilero 8 mm (zenbaki bat) hazten direla batez beste? Horregatik da ezinezkoa oinetakoek denboraldi osoa irautea. Gure kirol-oinetakoez arduratzen bagara, askoz ere gehiago arduratu behar dugu gure seme-alaben kasuan, euren oinak garapen betean baitaude.

Madrilgo Podologo Eskola Ofizialak 1 eta 8 urte bitarteko haurren oinetakoak aukeratzerakoan egin behar ez ditugun akatsak kontatu dizkigu: 
  • 1. “Horrela denboraldi osorako balioko diote”: oinetako handiegiak erosteak ezegonkortasuna, urratuak edo babak eragin ditzake. 
  • 2. “Nola izango ditu txikiak oraintxe erosi badizkiot?”. Oinetako estuegiak, deserosoak izateaz gain, oinaren garapenari eragin diezaiokete.
  • 3. “Berriak bezala daude”. Bere oinak oso azkar hazten diren arren, oinetakoak oinordetzeak urratsa eralda dezake.
  • 4. “Iraungo diotenarentzat”. Ez erosi kalitate txarreko oinetakoak, zure seme-alabaren osasunarentzako jantzi garrantzitsuenetakoa da. Aurrezteko beharra baduzu, aukeratu aurreko denboraldiko modeloak.
  • 5. “Hobe gogorrak badira”: oinetakoak oina babestu behar du, ez estutu. Txorkatileko artikulazioari mugimendu osoa egiten utzi behar dio eta ez du oinaren mugikortasuna ezta bere garapen naturala mugatu behar. Behatzak irekitzen uzteko bezain zabala izan behar du.
  • 6. “Haurren kirol-oinetakoetan teknologia ez da garrantzitsua”: alderantziz. Haurren kasuan, egunero erabiltzen duten oinetakoak ere material transpirableaz eginda egon behar dira, urratzen ez duten jostura gabe eta zola ez-labaingarria eta malgua izan behar dute. 

Gehiago itzuli