Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-05-2019




Igeriketa ariketa egokienak umeentzat

Igeriketa ariketa egokienak umeentzat

ITURRIA: Sportlife
Igeriketa helduentzat zein haurrentzat oso egokia den diziplina bat da. Azken hauen kasuan, beraien adina kontutan hartu behar dugu ariketa bat proposatu aurretik.

Igeriketa onura asko ekartzen dizkigun kirol osoa da. Adibidez, gure birika-edukiera eta sasoia hobetzen, artikulazioak babesten eta estresa gutxitzen laguntzen digu. Edozein pertsonak baliatu ditzakeen ezaugarriak, adina dena delakoa izanda.

Gaztetxoenen kasuan, kirol hau egiteak bizkortasun, malgutasun eta koordinazio gehigarriak ekartzen dizkie, hazkuntza prozesuan guztiz garrantzitsuak direnak. Gainera, sozializazioa eta besteenganako errespetua sustatzen duen praktika bat da. Ala ere, umeentzat egokienak diren igeriketa ariketak bilatu behar dira.

JOLASTEN IKASTEKO ARIKETA BAT
kontutan hartu beharreko lehendabiziko gauza ea umeak igeri egiten dakien da. Uretan izango dituen lehendabiziko esperientziak badira, hoberena funtsean jolasak diren ariketak aukeratzea da.
Adibidez, pilotaren jolasak uretan mugitzeko orduan konfiantza irabazten lagunduko die. Jolas honetan pilota bat bi eskuekin hartzen dute eta lerro zuzena jarraituz ibiltzen dira hondoa ukitzen duten gune batean igerilekuaren beste alderaino. Bertan, lagun batek bere lekua hartu eta pilota hasierako puntura itzuliko du. Ariketa honek talde lana sustatzen du, eta zailtasuna igotzea oso erraza da. Zenbait errepikapen ondo egin ondoren, hurrengo pausoa hankak altxatu eta helmugara iristeko hauen bultzadaz baliatzea litzateke.

2 HOBETO IGERI EGITEKO ARIKETA BAT.
Aldiz, dagoeneko igeri egiten dakien ume batekin bagaude, berarentzat egokiagoak diren igeriketa ariketak bilatzeko unea da.
Pilotaren joko berberak uretan arnasketa hobetzeko balioko digu. Aurreko atalean ikusitako ariketa berdina da, baina kasu honetan pilota putz eginez mugitu beharko dute. Ariketa honek arnasa hobeto hartzen erakutsiko die, arnasa burua uretatik kanpo dagoenean hartuz eta birika-edukiera kontrolatuz.

Maila aurreratuago bat nahi badugu, teknika hobetzeko ariketekin hasi gaitezke. Hoberena estilo desberdinen artean aldatzen joatea da saioa dinamikoagoa izan dadin. 10 metro crawl eta 10 metro bizkarrez hasiera ona da. Distantzia handitzen joango gara umea teknika hobetzen eta erresistentzia irabazten doan heinean.

Gainbegirale moduan, ume bakoitzari arreta jarri behar diogu alde batetik funtsezko puntuetako bat ondo egiten ari ez denean zuzentzeko, bai arnasketa zen besarkada izan, eta bestetik bere segurtasuna bermatzeko. Zuzenketa eta errepikapenaren bitartez, baina baita jolasaren bitartez, hau da modurik hoberena umeak igeri egiten ikas dezan dibertituz.

Gehiago itzuli