Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-03-2014




SKI: Elurran lehendabizikoa aldiz? SKI: Elurran lehendabizikoa aldiz?

SKI: Elurran lehendabizikoa aldiz?

ITURRIA: Sportlife
Bai eskiak jartzen dituzun lehenbiziko aldia bada, bai lehengo denboralditik eskiatu ez baduzu, baditugu zuretzat elurrarekiko lehen kontaktu-hartzerako oso onurakor izango diren aholku batzuk.

Lehen inoiz ez bazara eskiekin ibili
Zure bikotekideak, lagunek edo familiak proposatu dizute kanpora joatea…Eta hortxe zaude: Nola ez dakizula, zeure burua ikusten duzu eski-munduan sartzeko puntuan gai horri buruz ezertxo ere jakin gabe. Aholku txiki batzuk proposatzen dizkizut, lehen egun horri nola aurre egin eta kirol horretaz are gehiago gozatzeaz. Ziur zale porrokatua bihurtuko zarela!

Nahiz eta kirolzale ona izan zu, orain ohituta zaudenetik bestelako ingurune bati egingo diozu aurre, beraz, hainbat gauza ezberdin hartu beharko dituzu kontuan. Esaterako, eraman behar dituzun jantziekin hasiko gara. Jantzi espezializatuak, uretarako irazgaitzak diren eta ondo izerditzen diren jantziak izan behar dute, hoztu ez zaitezen. Eta noski, berotu egin behar zaituzte. Batez ere kanpoko kondizioen mende dagoen “azken geruza” delakoak izan behar ditu berezitasun horiek. Bigarren geruza bat eraman dezakezu, eguna oso hotza bada, eta azpian, larruarekiko kontaktuan, bai goi-atalean, bai behe-atalean, “termiko” izenez ezagutzen den jantzi bat, horrexek eutsiko baitio ezin hobeto zuen gorputzaren tenperaturari izerditzea galarazi gabe.

Buruak ondo estalita egon behar du, txano batekin (horrek gorputzaren bero handia galtzen ez du uzten edo buruko batekin, bero handirik pasatu nahi ez baduzue (beharrezkoa duzue eguzki ukaldiak saihestearren). Eta zuri beroa emateaz gain erori edo talka eginez gero babesten zaituen kasko bat erabiltzen baduzu, askoz ere hobe. 

Eskuzorroak, betaurrekoak (leiar egoki eta homologatuarekin, eguzkiak begietan kalte egin ez diezagun) eta eguzkitarako krema (oso garrantzitsua izaki egunean zehar hainbatero krema ematea, batez ere eguzki galgatan bagaude) ere ezinbestekoak ditugu.

Edozein jarduera fisikotan bezalaxe, oso garrantzitsua da denbora gutxiro hidratatzea zeure burua ere. Eta jatea ere, jarduerarekin segitzeko nahiko energia izan dezazun.

Material gogorra, eskiak, makilak eta botak edozein denda berezituan alogeratu ditzakezue, ziur aurkituko duzue-eta zoazten eski-estaziora. Denbora eskaini aukeratzeari eta utzi adituek aholka zaitzaten.

Dagoeneko ekipaturik zaude, oraintxe hasten da zaletasuna hartu eta egiatan eskiaz gozatzeko benetako aldia. Nahiz eta zure bikotekidea, lagunak edo senitartekoak eskiatzaile onak izan eta beren burua eskaini zuri irakasteko, eskola batzuk kontrata ditzazun aholkua ematen dizut. Estazio guztietan daude irakasle tituludunak, prestakuntza espezifikoa jaso dutenak eta lehen egun honetaz (edota lehen egun hauetaz) gozatzen lagunduko dizutenak, eskiatzen ikastea ez dadin esperientzia traumatikoa edo frustragarria izan.

Gehiago itzuli