Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 14-07-2019




Kaltegarria al da lasterketa baten aurretik sexu harremanak izatea?

Kaltegarria al da lasterketa baten aurretik sexu harremanak izatea?

ITURRIA: Sportlife
Ez daude aktibitate sexualaren eta kirol errendimenduaren arteko erlazioa benetan aztertu duten ikerketa asko. Sexuaren baitan dauden aldagai ugariak gehituz gero, galdera honi erantzun ziur bat ematea zaila egiten da.

Gai honen inguruan egin den azterketa sakonenetariko bat ikertzaile suitzar batzuek gauzatu zuten, eta bertan maila altuko gizonezko atletekin egindako esfortzu test batean, aktibitate sexualak test honen aldagai batzuengan dituen eraginak balioztatu zituzten, testosterona maila plasmatikoa eta kontzentrazio ahalmena. Aktibitate sexualaren ondorengo 2 eta 10 orduren buruan gauzatu ziren testak.

Ikerketaren emaitzek ez zuten frogaren balio maximoetan edota korrikalarien kontzentrazio mentalean aldaketarik adierazi. Aldiz, frekuentzi kardiakoaren balioak altuagoak izan ziren erlazio sexualak izan eta 2 ordu edo gutxiagotara gauzatutako testean egindako esfortzu frogan zehar. Hortaz, Sport MEd Phys Fitness-ean argitaratua izan zen ikerlan honen arabera, atleta baten indarberritzean eraginak egon daitezke froga baten hasieraren aurreko bi orduetan harreman sexualak izaten badira.

Gehiago itzuli