Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 14-07-2019




Bitaminek ez dute laranja zukutik ihes egiten

Bitaminek ez dute laranja zukutik ihes egiten

ITURRIA: Sportlife
Zure gurasoek laranja zukutu berri hartzen ez bazenuen bitaminak joan egingo izrela behin eta berriz errepikatzen bazuten ere, ez da egia.

Elikaduraren inguruko herri kondaira errepikatuenetako bat da eta berarekin bukatzen zaila izango dena. Izan ere, gehiegitan errepikatu da laranja zukuaren bitaminen “galdera” ospetsua, betirako ahaztua izan dadin lortzeko, nahiz eta badiren ia 20 urte Journal of The American Dietetic Association aldizkarian argitaratu zela, zukua hozkailutik kanpo uztean C bitamina (azido askorbikoa)berehala oxidatzen bada ere, ez duela azido dehidroaskorbikoak, sortzen den sustantziak, C bitaminaren propietaterik galtzearekin zer ikusirik.  

Espainian Nutrición Humana y Dietética-k mito hau eraisten lagundu nahi izan du, “sinesmen faltsu” bezala izendatuz “etxeko laranja zukuaren C bitamina ez dela oso egonkorra”. Argi uzten du ere,  C bitaminaren jaitsiera esanguratsua emateko “muturreko baldintzez” hitz egin beharko genukeela, esaterako, zukua 100 gradutik gora berotzea. Bere artikuluan, aldizkariak zaporea bera izango ez bazen ere, mikatzagorantz joz, C bitamina bikain kontserbatzen dela baieztatzen du laranjatik zukutua izan eta 12 ordu iragan arte. 

Gehiago itzuli