Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 14-07-2019




Zergatik egunero bizkarrez luzera batzuk egin beharko zenituzke

Zergatik egunero bizkarrez luzera batzuk egin beharko zenituzke

ITURRIA: Sportlife
Irabazi dezakezuna igerilekuan egiten dituzun saioetan crawl eran bakarrik igeri egiten ez baduzu.

Asko gara igerilekura joaten garenak helburutzat dugun metro edo luzera kopuru bat lortzen gehiegi  kontzentratuz. Honengatik, asko gara gure denbora guztia crawl eran igeri egiteari eskaintzan diogunak, eta hau akats bat da. Gutxienez denboraren zati bat bizkarrez igeri egiteari eskaini beharko genioke.

Modu lasaiago batean arnas egiten ahalbidetzen digun estilo bat da, eta, gainera, crawl estiloa muskularki orekatzen dugu, izan ere indar fasea gauzatzerakoan, besoak atzetik daude aurretik egon ordez, bularraldeko muskuluak luzatuz eta bizkarreko muskuluak, muskulu biribilak, sorbalda-hezurpeko muskuluak etab. indartuz.

Bizkarrez igeri goazela ahalik eta estilo egokiena izateko, kontutan hartu honako hiru puntuak:
  • Burua modu horizontalean eraman ezazu, kokotsa lepotik aldenduz. Gorputza gorago joango da eta eraginkorragoa izango zara. Eta ez ezazu zure oinetara begiratu!
  • Aldakak ur-azalera gerturatu modu kontziente batean. Hankei modu konstante batean eragin, hauek hondoratu ez daitezen. 
  • Eskua uretan sartzerakoan, besoa gorputzari paralelo ipini ezazu. Eskua burualderantz eraman; sorbaldaren luzapenean sartu behar da. Esku-azpiek kanpora begiratzen dute sartzerako orduan.
Gorputza alde batera eta bestera okertzen joango da (aldaken errotazioren bidez), baina burua finko geratu behar da.

Gehiago itzuli