Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 14-07-2019




Menopausiako kiloei agur esan 20 minutuko intentsitate altuko tartekako entrenamenduei esker

Menopausiako kiloei agur esan 20 minutuko intentsitate altuko tartekako entrenamenduei esker

ITURRIA: Sportlife
Ikerlan brasildar batek frogatu du HIIT motako entrenamenduak beste batzuk baino eraginkorragoak direla gantzak eta hantura gutxitzeko menopausia igaro duten emakumeengan.

Hormonek eragin oso handia dute emakume baten bizitzan, eta honengatik gizonek baino gantz gehiago metatzen ditugu eta masa muskularra irabaztea zailagoa egiten zaigu. Baina entrenamendu eta dietarekin, sasoi onean egotea eta gure kirol errendimendua hobetzea lortu dezakegu.

Menopausia iristen denean, gorputza bihurritu egiten da, eta baliteke lehen funtzionatzen zuten entrenamendu eta dietak aurrerantzean eraginkorrak ez izatea. Honela, aldaketara egokitu egin behar gara eta ariketa errutinak aldatu pisu irabaziak ekiditeko eta gure osasuna hobetzeko.

Menopausia igarotzen ari diren eta igaro duten emakumeek izan ohi duten pisu irabazia gantz metaketa eta muskulu masaren galeraren ondorioz gertatzen da, estrogeno moduko hormonen ekoizpenaren jaiste zorrotz batek eraginda. Gantz masaren irabazia emakumearen bizitza eta osasunarentzat arazo bat da, izan ere bizi-kalitatea, mugikortasuna, eta auto-estimua txartu dezaketen kiloak dira, eta gainera, gaixotasun kardiobaskularrekin eta diabetesarekin lotuta daude.

Ikertzaileak menopausia ondoren gantza galtzeko modu hoberena zein den ikertzen ari dira, eta Menopause aldizkarian argitaratu berri den eta Brasilen gauzatu den ikerlan batek honakoa aurkitu du:

Intentsitate altuko tartekako ariketa, edo HIIT, eraginkorrena da sasoia hobetzeko, gorputzeko gantza gutxitzeko, muskulu masa handitzeko eta hantura markatzaileak hobetzeko menopausia igaro duten emakume obesoetan/lodietan.

Ikertzaileen arabera, HIIT motako entrenamenduen bitartez lortutako muskulu masaren irabazia beste ikerlan batzuetan indarrezko entrenamenduekin bitartez lortutakoen antzerakoa izan zen.

Ikerlanean, menopausia igarotako emakumeak bi taldetan banandu ziren:

1/ 60 minutuko entrenamendu konbinatu bat, gehieneko bihotz-frekuentziaren %70-ra ibiliz eta erresistentzia ariketekin gehieneko errepikapen baten %70-ra.

2/ 28 minutuko intentsitate altuko tartekako entrenamendua (HIIT),  gehieneko bihotz-frekuentziaren %80-tik gora gauzatutako intentsitate altuko ariketekin.

Gorputzaren konposizioa eta hantura markatzaileak energia bikoitzeko X-izpien absortziometria eta entsegu immunoentzimatiko bidez aztertu ziren, hurrenez hurren.

Emaitzek bi taldeetan gorputz gantzen ehunekoa, erraien arteko gantzak, erraiko adipositatea eta leptina jaitsi zirela aurkitu zuten, eta baita IL-1 errezeptorearen maila igo zela.

Honetaz gain, ikusitako errai arteko gantzen aldaketa IL-6 mailaren igoerarekin zuzenean erlazionatuta zeuden bakarrik intentsitate altuko tartekako entrenamendua egin zuen taldearen kasuan.

Egileen ondorioen arabera, emaitza hauek iradokitzen dute intentsitate altuko tartekako entrenamendua, edo HIIT, denborari dagokionez efizientea den estrategia bat dela errai arteko  gantzen balioak eta hantura markatzaileak hobetzeko menopausia igaro duten emakume lodietan. Gainera, HIIT ariketekin lortzen den hantura markatzaileen aldaketak errai arteko gantzen jaitsierari egotzi daitezke.

Gehiago itzuli