Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 14-07-2019




Gehiegizko lan aerobikoa egitea, gantza erretzea eragozten dizun akatsa

Gehiegizko lan aerobikoa egitea, gantza erretzea eragozten dizun akatsa

ITURRIA: Sportlife
Hasiera batean ariketa kardiobaskularra kaloria gehien kontsumitzen dituena da, eta zenbat eta ariketa gehiago, orduan eta gantz galera handiagoa. Hau egia da… baina neurri bateraino.

Egoera batetik aurrera, gure organismoa izugarrizko eskaerako egoera batean sartzen da, eta gantza babesten duen defentsa mekanismo bat aktibatzen da. Kasu hauetan, muskulu masaren katabolismoa hasten da, erritmo metabolikoa jaisten da eta gure errendimendua gutxitzen da. Porrot espiral batean sartzen gara, eta zenbat eta gehiago entrenatu, orduan eta okerragoak dira lortzen ditugun emaitzak.

Asteko 4 eta 6 ordu bitarteko lan kardiobaskularra eginez nahikoa dugu gantza galtzeko helburua lortzeko. Hobetu nahi izanez gero, ez handitu lan aerobikoa, indar programa bat sartzea aukera hobea da. Indarra lan kardiobaskularrarekin konbinatzean emaitzak beti hobeak direla frogatua dago.

Abantailak bistakoak dira, eta honako hiru hauetan laburbildu ditzakegu:
Glukogeno gordailuen hustuketa handiagoa lortzen da, eta honekin gantz erreserbatara askoz azkarrago iristea lortuko dugu.
Muskulu-ehunen galera ekidingo dugu, eta gure kirol errendimendua altuagoa izango da, entrenamendu kardiobaskularrak hobeago eta denbora luzeagoz jasan ahalko ditugularik.
Ariketa ondorengoko kaloria kontsumo nahiko altua lortzen da, muskulu masa aktibo baten eskaera metabolikoa handiagoa delako. Geldirik zaudela ere kaloria gehiago erreko dituzu.

Laburbilduz, nire aholkua da entrenamendu kardiobaskularraren aurretik indarreko entrenamendu plan bat sartzea astean 2 edo 3 egunez. Diferentzia nabarmena izango da!

Gehiago itzuli