Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-10-2019




Ibiltzeak korrika egiteak beste kaloria gastatzen ditu?

Ibiltzeak korrika egiteak beste kaloria gastatzen ditu?

ITURRIA: Sportlife
Korri egitea eta ibiltzearen gastu garbi erreala zehazten lagunduko dizuten formulak.

Teoria ez da hain zentzugabea, 70 kg-ko pertsona batentzat ibiltzean gatu kalorikoa  64 Kcal/km inguru dira. Sir Isaac Newton zuzen badago, masa eta distantzia berarekin gastua bera izan behar da, nahiz eta abiadura ezberdinean egin distantzia hori. Baina kontuan izan behar dugu ibiltzea eta korrika egitea mugimenduaren mekanika oso ezberdinekin egiten direla, ez dira ariketa baliokideak, korrika egitea jauzi segida baita, urrats arteko zabaltasun aldiekin, ibiltzea berriz, keinu arina da eta energia aldetik efizienteagoa, beraz, fisikaren oinarriek ez digute balio. 

Datu zehatzak lortu ahal izan ditzazun,aplika itzazu formula hauek: 
Korrika gastua: 1.03 kcal km-ko eta kg-ko
Oinez gastua: 0.72 kcal km-ko eta kg-ko

Beraz,  70 kg pisatzen badituzu eta 6 km korri egiten badituzu, gastua:
1.03 x 70 x 6 = 432 kcal

Oinez distantzia berean egindako gastua berriz:
0.72 x 70 x 6 = 302 kcal
Faktore hauek gastu osoa osatzen dute (jarduera fisikoa gehi metabolismo basala), ez jarduera fiskoaren gastua soilik izango litzatekeen gastu garbia. Gastu garbiaz ari bagara, aldea handiagoa izango litzateke eta zifrak baxuagoak, horrek azaltzen du zergatik den batzuetan hain zaila pisua galtzea. 
Korrika gastu garbia: 0.86 kcal km-ko eta kg-ko
Oinez gastu garbia: 0.41 kcal km-ko eta kg-ko
Begira orain bizirik egoteagatik duzun gastu metabolikoa kontatu gabe korrika egiten gastua oinez egiten denaren bikoitza da. Kontuan izanik distantzia bera egiteko oinez denbora bikoitza egingo duzula korrika baino, korrika kontsumo garbia lau bider handiagoa da denbora unitate bakoitzeko, oinez baino. Hau da, ordu bete korrika egitean (ez dugu jada distantzia aipatzen) oinez ordu bete egitean baino lau aldiz kaloria gehiago behar dituzu. 

Gehiago itzuli