Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-10-2019




Nola ekidin zorabioak itsasoan igeri egiten gaudela

Nola ekidin zorabioak itsasoan igeri egiten gaudela

ITURRIA: Sportlife
Itsasoan igeri egitean agertzen den sentsazio ezatsegina ohikoa eta guztiz normala da ohituta ez dutenentzat. “Zinetosi” deritzona, edota itsasoaren uhin-mugimendu errepikatuek sortutako ondoeza edo “mozkorkeria” sentsazioa, itsasontziz bidaiatzen dutenek eta itsasoan igeri egiten dugunok oso ondo ezagutzen dugun zerbait da.

Egia da joera handiagoa duen jendea badagoela, olatu gutxirekin bada ere itsasoan igeri egin ondoren zorabioak izaten dituena eta sentsazio ezatsegin ordu luzeez jasan behar duena. Alterazio hau ohituta ez gauden mugimendu errepikakor bat dela eta sistema bestibularraren gehiegizko estimulazioak eragiten du. Jakina da garunak mugimendua barne-belarritik, begietatik, azaletik, muskuluetatik eta artikulazioetatik iristen zaion informazioaren bitartez sentitzen duela.

Ohiko informazioarekin bat ez datorren aldatutako informazio bat jasotzen duenean, goragalea eta zorabioak agertu daitezke, baita oka ere. Gure garunak ere entrenamendua behar du, izan ere sentsazio horietara ohitu behar gara. Hau iraupenean progresiboak diren itsasoan gauzaturiko entrenamendu saioen bitartez lortuko duzu, hau da, saio labur gehiago baina sarriago eginez, eta pixkanaka hauek luzatzen joan, geroz eta olatu gehiagorekin ere. Garrantzitsua da ondo ikusten ahalbidetzen duten eta ikus-eremu zabala duten uretako betaurrekoak eramatea, izan ere igeri egiten ari gaudela itsas ondoa ikusten ez badugu edota erreferentziatzat ezer izatean, arraiak esaterako, barne-belarriak mugimendua nabaritzen du, baina begiek ezin dute atzeman zer ari den mugitzen, eta honela zorabioa sortzen da.

Urduritasunak, beldurrak, edota itsas zabalean igeri egiteak sortzen duen antsietateak ere sentsazio txar horiek eragin ditzakete. Badira labirintoaren erreaktibotasuna apaltzen duten medikamentuak, zinarizina edo tietilperazina esaterako, Biodramina famatua. Zure medikuak hauek gomendatzen dizkizun galdetu dezakezu, izan ere medikamentu bat zein bestearen aurrean bakoitzak duen sentikortasuna eta erreakzioak mediku batek ikusi beharreko zerbait da. Medikamentu hauek hartzerakoan kontuz ibili behar zara entrenatzeko orduan, izan ere erantzun psikomotorra moteltzen dute, apur bat trakets sentitu zaitezke, edo logura duzula nabaritu dezakezu. Baina, behintzat, ez zara zorabiatuta sentitzen.

Gehiago itzuli