Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-10-2019




¿Funcionan las dietas hipocalóricas?

¿Funcionan las dietas hipocalóricas?

ITURRIA: Spotlife
Ezin dugu ebidentzia ukatu: egunean hartzen dituzun kalorien kopurua jaistean, argaldu egiten zara; baina dena den, oraindik ez da ziurtatu dieta hipokalorikoak obesitatearen arazoaren konponbidea direnik.

Zerbait bitxia gertatzen ari da gure mendebaldeko gizarte honetan. Zenbat eta pertsona gehiago dietan egon, orduan eta handiagoa da obesitatea dutenen ehunekoa. Honek ez du zentzurik. Denbora luzea da hau jakina dela, baina ezin da ondo azaldu, beti agertzen da argaltzeko dieta hipokaloriko nahiko bitxiak modan jartzen dituen “azkar usteko nutrizionistaren” bat.

Badira urte asko Estatu Batuetatik “Twinkie-ren dieta” iritsi zenetik (Twinkie-ak opil industrialen bertsio amerikarra dira). Mark Haubek, Kansaseko estatu Unibertsitateko Nutrizio irakaslea, bultzatu zuen, eguneko kaloria kopurua gutxituz zabor-janarekin argaltzea posible dela frogatzeko klasean esperimentu bat eginez. Bere dietaren oinarria hiru orduro opil industrialak, freskagarri azukretuak, doritoak, zereal azukretuak eta txokolatezko gailetak jatea zen, beti ere 1800 kalorietatik pasa gabe; era berean, haragia, arraia, fruta eta bihi osoko zerealak kendu zituen, eta barazkietatik azenarioak eta potoko lekak soilik jan zituen. Esperimentuaren egileak 12 kilo jaitsi zituen 10 astetan, kirolik edo gainerako aktibitate fisikorik gabe. Nutrizio espezialista izanda, ez du bere dieta gomendatzen eta ez du osasungarritzat hartzen; kaloria kopurua jaisten argaldu daitekeela azaldu nahi du besterik ez. Eta bere kasuan baita kolesterol eta triglizerido mailek ere behera egin dute, arrisku kardiobaskularraren bi adierazle.

Ala eta guztiz ere, bere seme-alabentzat eredu ona ez dela izan onartzen du (aitaren moduan pastelak jan eta barazki eta fruta jateari utzi ezin zutelako kexatzen zirelarik), eta baita gosea pasa duela, nahiz eta bere janari gogokoenak jan ahal izan, baina ez zen ase sentitzen, eta bitamina-osagarriak hartu behar zituen gabeziak ekiditeko. Lehendabiziko asteak eta gero dietan haragia sartzen hastean, kolesterol mailak gora egin zuen, eta pisu galtzea eten egin zen. Baliteke dieta ezin hobea izatea pertsona askorentzat, baina ez nizuke gomendatuko frogatzea, are gutxiago pertsona kirolaria bazara, izan ere litekeena da ez argaltzeaz gain, gorputzeko gantzen maila handitzea eta osasun kardiobaskularrak okerrera egitea denborak aurrera egin ahala.

Gehiago itzuli