Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-12-2019




45 urterekin ibiltzen zaren abiadurak nola zahartuko zaren adierazten du

45 urterekin ibiltzen zaren abiadurak nola zahartuko zaren adierazten du

ITURRIA: Sportlife
Esadazu nola ibiltzen zaren, eta zahartzarora nola iritsiko zaren esango ditut.

45 urte izanda ibiltzerako orduan har dezakezun gehienezko abiadura, korri egin gabe, zure gorputz eta burmuinaren zahartzearen markatzaile bat da. Motelenen kasuan, zahartzea bizkorragoa zen, eta bai beraien birikak zein hortzeria eta sistema immunologikoaren egoera azkarrago ibiltzen ziren pertsonena baina okerrago zen.

Harrigarriena da 45 urteko pertsonak erabili daitezkeela honelako froga bat egiteko, normalean egiten den bezala biztanleria adinduaz baliatu ordez. Eta are interesgarriagoa da jakitea pertsona hauei 3 urterekin gauzaturiko test neurokognitiboek dagoeneko erakusten zutela, beraien adimen-kozientea dela eta, beraien ibilera abiadura 45 urterekin baxua izango zela.

Datu hauek Zeelanda Berrian egindako epe luzeko ikerketa batetik ateratakoak dira, 1000 pertsonari beraien bizitza osoan zehar jarraipen bat egin ondoren.

Gehiago itzuli