Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-12-2019




Aurrerapenik ez dut lortzen beti denak emanda korri egiten dudalako?

Aurrerapenik ez dut lortzen beti denak emanda korri egiten dudalako?

ITURRIA: Sportlife
Sport Life-n zuzendaria den Juanma Morenok irakurle honen zalantzari erantzuna ematen dio: badirudi beti intentsitate berdinarekin korri egiteak ez dizula beti hobetzen laguntzen. Zergatiak azaltzen ditugu.

Artikulu hau kioskoetara iritsi berri den Sport Life-n azaroko alearen aurrerapen bat da. Jada osoa irakurri nahi baduzu, hemen eskuratu dezakezu, edota gertuen duzun kioskora jo. Sport Life-n webgunearen Premium irakurle bihurtu zaitezke ere, eta honela artikulu berriak lehenago irakurri ahal izango dituzu.

DENAK EMANDA KORRI EGITEA ETA HOBETZEARI UZTEA
Denbora gutxi dudanez eta nire kirol oinarria txarra ez dela uste dudanez, badira urte batzuk korri egiteko orduan nire entrenamendu bakarra 20 eta 30 minutu bitarte jardutea dela, amaieraraino mantendu dezakedan erritmo maximo edo ia maximoan. Hasieran dezente aurreratu nuen korrikalari bezala, baina orain nire aurrerapena zertxobait geldituta dago eta suposatzen dut lasterketa arinagoak egin beharko nituzkeela, edo agian ez? Zuen iritzia jakin nahiko nuke. Eskerrik asko.

Asko dira entrenamendu arinarekin eta intentsitateko entrenamenduarekin emaitza berdinak lortzen direla uste duten korrikalariak, alde bakarra intentsitatekoarekin azkarrago lortzen dela izanik… baina sentitzen dut, esan beharra dizut ez dala horrela! Oso intentsitate altuetan berebiziko esfortzua egiteak ez dizu sasoi hobea lortzen lagunduko eta baliteke arinago entrenatzeak, harrigarria badirudi ere, bai.
Komunitate zientifikoak berak intentsitate altuek kaloria gehiagoren erretze handiagoa eta VO2 maximoaren handiagotze bat dakartzatela erakusten du. Entrenatzaileek etengabe errepikatzen dute serieak eta tartekako entrenamenduak besterik gabe trostan ibiltzea baino hobeak direla. Dena den, lasterka erritmo guztiek zerbait desberdina ekartzen dute. Erritmo bakar batean kontzentratzeak hobetzen lagunduko dizu, noski, baina batez ere lehenago ez bazenuen ezer egiten. Geroago zure aurrerapena gelditu egingo da, eta korri egitean aritzen zaren erritmo hori beti altua bada, lesio bat izatera arriskatzen zara.

ENTRENAMENDU ARINEKIN ZURE AHALMEN AEROBIKOA HANDITZEN DUZU
Entrenamendu arinekin zure ahalmen aerobikoa handitzen duzu eta zure gorputzak karbohidratoak eta gantzak energian bihurtzen ikasten du, honela zure muskuluetara oxigenoa modu efizienteago batean garraiatuz eta zure zuntz geldoak hobetuz. Saio arin eta luze bat egiten baduzu 2 edo 3 egunean behin, zure “erregai-tanga” handiagoa egiten da, gibelean eta muskuluetan glukogenoa gordetzeko duzun ahalmena handitu egiten da, eta behin glukogenoa xahutu duzunean, zure gorputzak gantzak modu askoz efizienteago batean erabiltzen ikasten du.

ATALASE AEROBIKOAREN AZPITIK ENTRENATZEAREN ONURAK
Entrenatzaile gehienek beraien iraupeneko atletek beraien lasterketen %70-80 bitarte atalase aerobikoaren azpitik (zure EB maximoaren %75-a, gutxi gorabehera) egin ditzatela gomendatzen dute; %5 eta %10 bitarte atalase aerobiko eta anaerobikoen artean, eta gehienez %20-a atalase anaerobikoaren gainetik. Argi dago zure planteamenduarekin %100-a atalasean edo honen gainetik egiten dituzula, eta hau ez luke gomendatuko ez fisiologo batek, ez entrenatzaile batek, ezta guk ere.
Errealitatean, korrikalari gehienek beharko luketena baino erritmo altuago batean korri egiten dute. Intentsitateko lasterketak benetan intentsitatez egin ahal izateko erritmo desberdinak aldizkatzen eta lasterketa arinak ondo lantzen dituztenek soilik lortzen dute benetan hobetzea.

Gehiago itzuli