Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-12-2019




Nola ekidin dezaket nire hankak hondoratzea igeri egitean?

Nola ekidin dezaket nire hankak hondoratzea igeri egitean?

ITURRIA: Sportlife
Igeri egiten duzunean zeureganatu beharreko teknika zure hankak hondoratu ez daitezen.

Igerilekura joaten hasten garenean bururatzen zaigun galdera ohikoenetako bat da: zergatik da horren zaila hankak goran mantentzea?

Normalean, modu bertikalean eta grabitatearekin bizitzea ohituta gaude. Uretan sartzen garen momentuan flotagarritasun kontzeptua eta gure gorputzarengan eragina duten zenbait indar agertzen dira. Gainera, aurrera egiteko eta modu hidrodinamikoago batean igeri egiteko posizio horizontal batean jarri behar gara, ohituta ez gauden zerbait izanik. Kontutan hartu beharra dago baita ere oso ohikoa dela hankekin batera  aldaka ere hondoratzea.

NOLA KONPONDU DEZAKEGU HAU ETA IGERI EGITEAN HANKAK HONDORATZEARI UTZI?
Aholku batzuk emango dizkizuegu, zuen entrenamenduetan praktikan jarri ditzazuen, eta praktikari eta konstantziari esker, hobekuntza bat nabarituko duzue. Baina gogoratu, hau epe luzeko prozesu bat da, oso zaila da egun batetik bestera hobekuntza handiak izatea. Ohitura hartu behar dugu eta horren kontziente izan.

Buruaren posizioa FUNTSEZKOA da
Burua lepoaren luzapen baten bidez mantentzen badugu, aurrera begiratuz, litekeena da gure aldakak behera egitea bizkarrezurraren mugimenduaren eraginez, eta honenbestez gure hankek ere behera egingo dute. Bestalde, gure burua eta lepoa gure buruarekin lerrokatuta mantentzen baditugu, aurrera inklinazio txiki batekin begiratuz, gure aldakak gora egingo du eta errazago izango da hankak ere goran mantentzea.

Crawl estiloan hankei nola eragiten diogun beste faktore garrantzitsu bat da
Belauna gehiegi tolesten badugu, oinak tolestuak eta zurrunak mantentzen baditugu, edota hanka osoa zurruna badugu ostikada eragiterakoan, litekeena da hankak hondoratzea ostikada ez eraginkor bat izateagatik. Ostikadak aldakatik irten behar du, belaunak nahita tolestu gabe, hau da, gure aldakan eta koadrizepsean egindako indarrak eragindako mugimendu bat izan behar da. Gainera, gure orkatilak erlaxatuta eta luzatuta egon behar dute hidrodinamikoagoak izan daitezen. Eta gure oinak uretatik apur bat irten behar dira, mugimenduaren eraginez sortzen ditugun “burbuilak” nabaritu daitezen.

Abdomena aktibatuta izan behar dugu igeri egiten ari gauden momentu oro
Ez bagara beregan kontzentratzen eta “bigun” uzten badugu, gure hankak askoz ere errazago hondoratuko dira. Aktibatzerakoan eta indarra egiterakoan, sostengu moduan lan egiten du, gure posizio horizontala errazteaz gain.
Praktika errazteko, zuen entrenamenduetan materialaren erabilera gomendatzen dizuegu
Adibidez, ostikada bakarrik lantzeko orduan, oso lagungarria izan daiteke tuba bat erabiltzea arnasketaz ahazteko, burua posizio egoki batean mantentzeko eta gure aldaka eta hanketan kontzentratzeko. Hegatsak erabiltzea ona da ere, izan ere hankak igotzen laguntzen digute, edota pull buoy-a, aldaka goran mantentzea nolakoa den sentiarazten ahalbidetuko diguna..

Baliteke hasieran pixka bat kosta egitea…
Agian hasieran kosta egingo zaizue, eta beharbada arraroa egingo zaizue ere, baina lehen aipatu bezala, praktika kontua da, etengabe praktikatuz ohartu gabe gauzatzen dugun ohitura bat sortu arte, gidatzeko baimena ateratzen dugun moduan.

Gehiago itzuli