Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-12-2019




Lo sakona estresa eta antsietatea gutxitzeko antsiolitiko natural onena izan daiteke

Lo sakona estresa eta antsietatea gutxitzeko antsiolitiko natural onena izan daiteke

ITURRIA: Sportlife
Loezin gau batek %30 arte igo dezake biharamuneko antsietate  maila.

Antsietatea duzu? Agian azken aldian nola lo egiten ari zaren galdetzen hasi beharko zinateke zure buruari, lo arazoak antsietatearekin lotuta baitaude eta alderantziz, antsietateak lo arazoak eragiten ditu.

Gogoeta honek agerikoa dirudi…. bai, baina pertsona gutxik pentsatzen dute gehiago eta hobeto lo egiteaz estresa eta antsietatea egunean zehar ekiditeko… Ondo eta gehiago lo egitea gutako askoren lehentasun zerrendan ez dagoenez, kirolariak izan eta gure burua pertsona osasuntsutzat eta ohitura onekotzat jotzen dugun arren, garrantzitsua da loa eta antsietatearen arteko harreman garrantzitsua frogatzen diguten argudio zientifikoak izatea. 

Ideia honekin kontatzen dizkizuet 2019an Nature Human Behavior aldizkarian argitaratutako ikerlan berri honen emaitzak, “ageriko” harreman horretatik harago joan dena eta frogatu duena lo galera nahiko txikiak nahikoak direla biharamunean antsietate maila altuak eragiteko. Eta alderantziz, lo sakon gau on batek, biharamuneko antsietate maila txikitu dezakeela.

Ikerlan honetako ikertzaileak Berkeleyko Unibertsitatekoak, Kaliforniakoak, dira eta gaizki lo egiteak antsietatea eragiten digutela frogatzeaz gain,antsietatea kontrolpean mantentzeko loaren zati garrantzitsuena NREM, ingelesez, fasea dela, edo begi mugimendu azkarrik gabeko loaren fasea (NMOR) espainolez, NREM fasearen azkena edo N3 bereziki, lo sakona edo uhin motelekoa bezala ezagutzen den fasea, entzefalografietan agertzen dituen delta uhin bereizgarriengatik.

NREM loan zehar, buruaren jarduera pentsamenduarenaren antzekoa da, REM loan azaltzen diren amets haluzinatorio eta arraroekin alderatuz.

Ikerlana bi fasetan burutu zen laborategian, lehenik 18 heldu gazteekin eta ondoren, 30 pertsonekin emaitzei erantzun zieten 2. ikerlan batean: gauean lo indarberritzaile ordu  gehiago lortu zituzten parte hartzaile guztiek antstietate maila hobeak zituzten biharamunean.

Parte hartzaileen buru-uhinak neurtu ziren loan zehar buruan jarritako elektrodoen bidez, lo osoko gauean zehar eta loezineko gau batean zehar. Biharamun goizean parte hartzaileek antsitetatea sorrarazteko diseinatutako bideo batzuk ikusten zituzten buru eskaner bat egiten zitzaien bitartean. Ondoren, bere antsiteate maila neurtzeko galdetegi bati erantzun behar zioten.

Laborategiko lanaz gain, on line ikerlan bat egin zen bere lo ordu eta kalitateari eta hurrengo 4 egun jarraituetan izandako antsietate mailari buruzko galderak erantzun zituzten adin ezberdinetako 280 pertsonekin.

Emaitzek erakutsi zutenez, bai kalitateak bai gaueroko lo-ordu kopuruak aurreikus zitzaketela hurrengo egunean antsietate-mailak parte-hartzaile guztietan, eta NREM fase sakona dela antsietatean ondorio lasaigarriak dituena.

Ikertzaileek aurkitu zuten loezin gauak garun-azal medialean aldaketa eragiten duela ere, antsietatearen kontrolarekin lotua, eta garuna hiperaktibo mantentzen duen konektagarritasun handiagoa alde linbikoan. Emaitza hauek, lo sakona egunean zehar lasai mantentzen laguntzen diguten garun loturak berrantolatzeko garrantzitsuak izan daitekeela adierazten dutela dirudi.

Ikerlanaren egile nagusiak, Matthew Walker Berekeley Unibertsitateko neurozientzia eta psikologia irakasleak, aipatu du: 
"Lo sakona antsiolitiko naturala (antsietatearen inhibtzailea) izan liteke , gure gau guzti eta bakoitzean lortzen badugu. Lorik egiten ez dugunean, garunak azeleragailu emozionalaren pedala zapalduko balu bezala da, emozioak frenatzeko gaitasunik gabe”.

ONDORIOA:
Gaur egun, gutxi dira gauero lo denbora eta kalitatea lehenesten dituzten pertsonak, eta lo faltak eragindako arazoak ohikoak dira. Azterketa horren garrantzia da, begi-bistakoa dirudien arren, kontuan hartu behar dugula gauez lo-orduak pixka bat murrizteak ere antsietate-arazoak eragin ditzakeela egunez. Beraz, antsietatea modu sinplean eta medikaziorik gabe murrizteko modu bat lo gehiago eta hobeto egitea izango litzateke, lo-fasea (NREM) lehenetsiz, lo indarberritzailearekin garrantzitsuena.

Gehiago itzuli