Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-02-2020




Zergatik da txarra zure osasunarentzat kea darion olioarekin janaria prestatzea?

Zergatik da txarra zure osasunarentzat kea darion olioarekin janaria prestatzea?

ITURRIA: Sportlife
Zure osasuna hobetzen lagunduko dizuten koipeei buruzko 4 zalantzak.

1. GURINAREKIN FRIJI DEZAKEGU? 
Ohikoa da beste herrialde batzuetan, hala nola Estatu Batuetan, baina askoz osasuntsuagoa da oliba-olioarekin egitea, gurinak askoz gantz saturatu gehiago baititu, ez hain onak. Olio hobea erabili, eta ez utzi kea ateratzen frijitzean, 200 gradutik gora beroak koipeak desnaturalizatzen baititu. Olioari kea darionean esan nahi du pasatu zarela, erre egin dela. Bota egin beharko litzateke eta berriro hasi, hondatu egin delako. Inoiz ez da ketutako oliorik erabili behar. Ez berotu zartagina eta gero bota olioa; hobe alderantziz. Sartu olioa zartagina hotzean dagoela, eta horrela tenperatura nola hartzen duen kontrolatuko duzu. Gomendagarria da olioa berotu arte itxarotea janaria zartaginean jartzeko.

2. GUTXIAGO GIZENTZEN DUTE KOIPE BIGUNAGOEK?
Ez, kaloria berdinak dituzte lodienak edo giro-tenperaturan solido direnak, baina bigunagoek osasungarriagoak diren gantz-azido asegabe gehiago dituzt.

3. ¿GANTZAK KOSTA AHALA KOSTA EKIDIN BEHAR DITUT?
Ez. Egia da oso kalorikoak direla, eta, pisua galdu nahi baduzu, ezin dituzula gehiegi erabili, baina ezin da inoiz alde batera utzi osasunarentzat onuragarriak direla, baldin eta asegabeak badira (oliba-olioa, ur hotzeko arrainak, txigortu gabeko fruitu lehorrak…). Arterietan duen eragina gantz saturatuekin lortzen dugunaren aurkakoa da: kolesterol-maila txarra libratu eta murrizten dute.

Gehiago itzuli