Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-02-2020




Nola indartu zure erdiko eremua indartsuago korri egiteko?

Nola indartu zure erdiko eremua indartsuago korri egiteko?

ITURRIA: Sportlife
Ez badituzu zure korrika saioak ariketekin osatzen, hobetzeari utziko diozu. Honako 3 ariketekin zure erdiko atala indartuko duzu eta indartsuago korri egitea lortuko duzu.

Ez badituzu zure korrika saioak ariketekin osatzen, hobetzeari utziko duzun momentu bat iritsiko da. Hau ekiditeko modurik errazena amaitzerakoan luzapenak egitea eta astean hirutan korri egiten ari zaren bitartean pelbisa eta bizkarrezurra finkatzen lagunduko zaituzten egonkortze ariketa batzuk egitea.


Kontrako hanka eta besoa
Lau sostengu punturekin, beso bat altxa ezazu kontrako hankarekin batera, bi atalak gorputz-enborrarekin lerrokatuta geratzen diren arte. Bi segundoz mantendu, hasierako posiziora itzuli, eta beste beso eta hankarekin errepika ezazu.

8 eta 12 jasotze alde bakoitzeko

Belaunaren goratzea
Lurrean etzan zaitez, belaunak eta aldakak tolestu oinak gluteotatik gertu utzita, eta abdominalak tenkatu oina bat altxatzen duzun bitartean, lurretik 15 eta 25 cm bitarte aldentzen den arte. Pixkanaka jaitsi eta errepikatu.

10 eta 15 goratze bitarte hanka bakoitzeko

Aldaka sabaira
Ahoz gora, belaunak tolestuta eta besoak gorputz-enborraren aldeetan dituzula, zure abdominaletako muskuluak tenkatu itzazu eta pelbisa altxa ezazu izterrak eta enborra lerrokatu arte, ez gehiago. Posizio altu hau 10 segundoz mantendu ezazu eta pixkanaka jaitsi.
5 eta 8 errepikapen bitarte.

Gehiago itzuli