Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-02-2020




Ziur zaude core indartsu bat duzula?

Ziur zaude core indartsu bat duzula?

ITURRIA: Sportlife
Zure aurreko core egonkortasun eta indarrari dagokionez, maila aurreratu bat duzula uste baduzu, zure plantxa amaiezinak aspertzen bazaituzte, progresio txiki baino basati (eta zentzudun) hau proba ezazu.

Betiko Climbers edo Eskalatzaileak egin itzazu, baina zure hankak hormaren kontra jarriz. Honek erabateko aktibazio handiago bat eragingo du oinen erorketa ekiditeko. Gainera, horma lau baten kontra eta galtzerdiekin egiten baduzu, zure enborraren gune/erdigune Formula 1eko motor bat bezala piztuko da. Ariketa gauzatzerakoan intentsitate eta kalitate jauzi bat dakarren xehetasun txiki bat.


Hau gutxi balitz, oinak hormaren kontra jartzeak gorputzeko goi-atalak gehiago lan egitea eragiten du, hormaren aurka bermatuta jarraitu ahal izateko.

Hormaren aurka egiten duzun bultzada indarra kalibratu egin beharko duzu (ia ohartu gabe) oinak erori/labaindu ez daitezen, baina baita gehiegi izan gabe zure gorputza aurreraka erori ez dadin.

Abdominalak lantzen ari zarenean proba ezazu, baita pisu handiak altxatzeko orduan egonkortasun zentralaren aktibazio itzel bat bezala ere. Proba ezazu!

Gehiago itzuli