Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2020




Gimnasioan hankak “fintzea”

Gimnasioan hankak “fintzea”

ITURRIA: Sportlife
Sortzetiko kontuak eta hormona kontuak direla eta, emakumeek aldaka inguruan eta hanketan gantzak metatzeko joera dute.

Erredakziora iristen zaizkigun galderak oso baliagarriak dira guretzat jende askori interesatu dakioken gaiez jarduteko. 24 urteko neska batek bidalitako honako hau adibide ona izan daiteke. Ikus dezagun zein den.

“1.70 neurtzen dut eta 67 kilo pisatzen ditut (50.8 kilo muskulu eta 16.2 gantz). Spinning eta makinetan muskulazio lana egiten dut astean bitan, arratsaldero ordubetez ibiltzeaz gain. Nutrizioari dagokionez, ez dut dietarik egiten baina modu orekatu batean jaten dut, azukre eta koipe gehiegirik gabe. Nere arazoa da ez dudala argaltzea lortzen, batez ere hanketan, izan ere oso lodiak ditut eta zelulitis apur batekin belaunen inguruan. Zer ari naiz oker egiten? Zer gomendatzen didazue egitea nire pisua eta fisikoa hobetzeko?”

Ikus dezagun Soniarentzat, Sport life-ko erredakziora kontsulta hau helarazi digun neska, dugun erantzuna.

“Sortzetiko kontuak eta hormona kontuak direla eta, emakumeek aldaka inguruan eta hanketan gantzak metatzeko joera duzue. Zaila den gai bat da, eta asko kostatzen da bere gain eragina izatea, izan ere hormona kontuekin lotuta dago, elikadurarekin edo entrenamenduarekin egon beharrean beste kasu batzuetan bezala. A priori, zure entrenamendu- eta elikadura-ohiturak zuzenak dira.. Honi dagokionez, eman ahal dizudan aholku bakarra zure entrenamendua noizbehinka aldatzea da: intentsitatea, ariketa, etab. Honela, estimulu eta adaptazio berriak eragitea lortuko duzu.

Hurrengo gaia denbora da, hau da, aldaketa hauek denbora bat behar dute gauzatzeko. Pazientzia asko izan behar duzu, izan ere klima hormonal desberdinei adaptazio berriak eta gantzen kentzea epe ertain eta luzean gertatzen dira. Drainadura linfatiko bat ondo etorriko zaizu.

Kontutan izan beharreko beste aholku batzuk honakoak dira: otorduetan gatza kontrolpean mantendu, saiatu egunean zehar eserita denbora gehiegi ez egoten eta, noski, tabakoa ahaztu. 

Gehiago itzuli