Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-04-2020




Nola jokatu zure inguruko norbait koronabirusaz gaixotzen bada

Nola jokatu zure inguruko norbait koronabirusaz gaixotzen bada

ITURRIA: Sportlife
Alici Aradilla soziologoak gaur egun hainbat biztanleek duten duda ulertzen laguntzen du.

Zer gertatuko litzateke hurrengoa zu bazina? Ez COVID-19az kutsatzeagatik, baizik eta zure inguru hurbileko pertsona batek gaixo dagoela jakinarazten dizun hurrengo kasua izateagatik.

Aurreko neguan, gaixotzea atseden hartzeko, etxean egun batzuk igarotzeko, eta horrenbeste egun zure denbora eskaintzeko zain zegoen liburu hori irakurtzeko aukera bat izan zitekeen. Zure telesail gogokoenaren ikusi gabeko kapituluak ikus zenitzakeen, gehiago edateko eta hobeto jateko aukera aprobetxatu zenezakeen, eta baita sukar-hamarren batzuekin siesta bota, bere xarma du eta. Munduak nola biratzen jarraitzen duen egiaztatu, gure martxa frenetikoa egun batzuetan gelditzen den arren.

Negu honetan, COVID-19aren bisita dela eta, doministiku sinple bat usin egiten duenarengandik gertu dagoen pertsonaren osasunarentzat arrisku momentu bat bilakatu da. Baina baita arrisku sozial handiko momentu bat da usin egiten duenarentzat, diskriminatua izaten da eta.

Gaixo dagoenak argi ditu ondo jokatzeko jarraibideak. Baina pertsona hauen inguru hurbilak ez du horren jarraibide gida argia. Honenbestez, ikarak, desinformazioak, eta  desitxuratutako edo okerreko informazioak gidatzen dituzte beraien ekintzak.

Gizarte moduan, COVID-19az modu arin batean gaixotzen diren (edo COVID-19aren gaixotasun-aldi arin batean dauden) eta ospitalera joan behar ez duten lehendabiziko pertsonak beharrik gabe diskriminatzeko arriskua dugu. Kalkuluen arabera, eta egoerak aurrera egin ahala, denbora tarte labur baten barruan biztanleriaren %80 kutsatuko da modu sintomatiko zein asintomatiko batean. Gaixotasun honen aurrean bateratuak egon behar gara. Fisikoki urrun, baina emozioen aspektuari dagokionez oso gertu, pandemia hau elkarrekin gainditzeko. Errutina, bizitza eta ohitura aldaketak egongo dira, baina bereizten gaituzten gure dohain eta solidaritate sentimenduak ez dira aldatu behar. Krisi momentu hauetan, bateratuak egon behar gara, gaixotzen dena estigma sozial bat dela sentiarazi gabe.

Nola jokatu zure inguruko norbait gaixotzen bada?
Higiene-neurri sanitarioak hartu, pertsona hori sozialki isolatzeko beharrik gabe.
Pertsona horrentzat zure hitz hoberenak aukeratzen saiatu, izan ere hizkuntza oso garrantzitsua da, errealitateak sortzen ditu eta.
Estereotipoz eta balio-iritziz beteriko solasaldi hutsalak ekidin. Modu kaltegarri batean eragingo dioten lehendabiziko pertsona zu zara. 
Ez ezazu funsgabeko kritika sustatu solasaldiak luzeagoak egiteko. Hasiera batean kritika orokorrak talde kohesio sentsazioa ematen duela dirudien arren, sentsazio faltsu bat ba.
Oso polarizatuta dagoen gizarte bat sortu dugu, izan ere diskriminazio sozial ardatz ugari ditu. Honenbestez, garrantzitsua da berriak, eta batez ere, beharrezkoak ez diren diskriminatzeko moduak ez sortzea. 

Gehiago itzuli