Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-04-2020




Mindfulness kirolarientzat

Mindfulness kirolarientzat

ITURRIA: Sportlife
Arreta osoaren praktikak zure kirol errendimendua hobetzen lagundu zaitzake.

Zer da mindfulness? Nola lagundu ditzake pertsona kirolariak?
Olgarekin mindfulness-aren praktika probatu eta gero, gehiago jakiteko gogoarekin geratu gara, eta [www.vivetucuerpo.com] webguneko sortzailea (http:// www.vivetucuerpo.com) eta mindfulness-ean aditua den Olga Castañedari mindfulness-ari eta kirolarientzat praktika honek dituen onurei buruz gehiago kontatzeko eskatu diogu.

Kirola egiten baduzu eta blog hau irakurtzen ari bazara, suposatzen dut zure irudi fisikoa zaintzeko eta kirola egiteak ekartzen dituen onurak lortzeko nolabaiteko interesa duzula. Bizitasun eta energia gehiagorekin sentitzea, gorputzaren errealizazioarekin konektatzea, sortu zen helburuentzako mugitzea, ederrago egotea (estatikari dagokionez, zergatik ez?).

Ondo bideratuta al nago?
Eta berriz galdetzen dizut: gorputza entrenatzen baduzu, zergatik ez berdina egin adimenarekin? Zu, kirolaria izanda, zure entrenamenduetan zehar zure gorputzarekiko eta, adibidez  gogo-aldartearen eta esfortzu mailaren arabera, edo lesio baten aurrean honek dituen sentsazioekiko sentikortasun bat eta hauek entzuteko gaitasun sakon bat garatu dituzu. Hauei esker, inor baino hobeto ulertu dezakezu arreta ezinbesteko gaitasun bat dala pentsamendu eta ilusioak benetako egintzetatik bereizten jakiteko. Ezinbesteko desberdintzapen bat da hau, adimena uhertzen duen soinuak gure kirol errendimenduan eragina izan ez dezan, batez ere estres maila altuko garaietan, besteak beste: lehiaketa baten aurreko momentua, ezusteko meteorologiko bat, muskuluetan mina, edo lo egin ezinik gau bat igaro ondoren metatutako nekea.
Santiago Ramon y Cajal-ek, Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen mediku espainiar jakintsuak, XX mendeko hasieran honela esaten zuen dagoeneko: 

Ahal da. Nola? ADIMENA ENTRENATUZ
Puntu honetan azkenaldian hain “modan dagoen” hitz hori jokoan sartzen da: MINDFULNESS. Hitz honi buruz eta honen praktikak dituen onura izugarriei  buruz asko entzuteko aukerak izan ditugu. Ni, esaterako,  “mindfulness egiteak zure bikote ideala aurkitzen lagunduko dizu” bezalako adierazpenak entzundakoa naiz. Berrogeialdian jarriko dut baieztapen hau.
Baina utzi dezagun guztia ezinbesteko zaigun kontsumo produktu batean bihurtzeari, sinplifikatu dezagun bizitza, eta batez ere, jakin dezagun zertaz hitz egiten ari garen. 
Mindfulness termino anglosaxoiak badu euskaraz bere kontzeptua, eta hau Arreta Osoa moduan ezagutzen dugu. Hau gizaki GUZTI GUZTIEK dugun adimenaren gaitasun bat bezala definitu genezake. Momentuko esperientzian gauzatzen den kontzientzia egoera bat da, onarpen erradikala duena, edonolako kontrolik eta balio-iritzirik gabe. Mindfulness egoerak sortzeko gaitasuna entrenamenduaren eta meditazioaren praktikaren bitartez garatzea posible da.

GUZTIOK zeharkatu dezakegun ate bat irekitzen da. Funtsa ez da ordu erdi bat kuxin baten gainean eserita pasatzea, zure burua hutsik uzten saiatuz.

JOATEN UZTEA da. Gure arnasketa sentitzeko GERATZEA da. Momentua den bezalakoa BEHATZEA da.

Gure hankak indartzeko eta jarrera egoki batekin ibili ahal izateko gimnasioan sentadillak entrenatzen ditugun moduan, meditazioa adimenarentzako entrenamendua da, bizitzak aurrean jartzen dizkigun egoera desberdinei aurre egiteko, orainaldia datorren moduan datorrela onartuz, esperientzia desberdinen aurrean gure buruan sortzen diren emozioak identifikatuz, zailenetatik ere onik ateratzeko aukera eskainiz.

Mindfulness-aren praktikak kirolarientzat dituen onurak
Mindfulness-aren praktikak honako baieztaturiko onurak eskaintzen ditu, modu laburbildu batean:
1. Pentsamendu errepikakor eta ez-emankorren gutxitzea, ideia berberari behin eta berriz eta inolako ondorio edo konponbiderik aurkitu gabe bueltak ematen dizkiona. Psikologian honi “errumiazio” deritzo.
2. Estres eta antsietatearen gutxitzea
3. Memoria eta zeregin batean kontzentratzeko gaitasuna handitzen ditu.
4. Erreaktibotasun emozionala eta insomnioa gutxitzen ditu.
5. Sistema immunitarioaren funtzionamendua hobetzen du.
6. Ondoeza psikologikoa gutxitzen du, honela pentsamenduak, emozioak eta mina modu eraginkorrago batean kudeatuz erresistentzia emozional handiago bat lortzeko.
7. Erlaxazio egoera sakonak garatzen ditu.
8. Orainaldia osotasun eta ongizate handiagoarekin bizitzeko gaitasuna.

Zer iruditzen zaizu?
Hau guztia apartekoa da, noski baietz! Baina… egia da ere ez niokeela inori gomendatuko meditazioa egiten hastea. Nolabaiteko kontraesan bat dirudi honek, baina benetan hau gizaki bakoitzaren intimitatean eta intentzioan oinarritzen den zerbait da. Pertsona berak zuzenean bizitako esperientziak soilik sentitu ditzake praktikaren efektuak.

Gehiago itzuli