Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-05-2020




2. COVID-19aren berrogeialdian zehar ematen diren 4 lesio ohikoenak

2. COVID-19aren berrogeialdian zehar ematen diren 4 lesio ohikoenak

ITURRIA: Sportlife
Adrian Gallego doktoreak, kirol traumatologoa izanik, etxean prestakuntzarik gabe hilabete batez entrenatu ondoren kirolarien artean agertzen ari diren lesioei buruz hitz egin digu.

Akiles tendoiaren tendinitisa, oinazpiko fasziitisa, zuntz-haustura… berrogeialdian zehar kosta ala kosta sasoia guztiz ez galtzen saiatzen diren kirolariek ere, batez ere amateur direnak, lesioak izateko arriskuaren mehatxua gainean dute. 

Itxialdi aste hauek ekintza asko egiteko aprobetxatzen ari da jendea, baina berrogeialdian dauden biztanleen kopuru handi bat batzen duen jarduera bat egotekotan, hura ariketa fisikoa da.

Dena den, honek ariketa esperientzia edo kontu askorik gabe egiten duen gehiengoak gutxietsi egiten den arrisku bat du, lesioak jasateko erraztasuna alegia, batez ere gainbegiratzerik gabe jarduten direlako ariketa egiteko egokiena ez den inguru batean.

Hau dela eta, etsiturik, kirolari amateur ugarik beraien asmamena ahalik eta gehien estutzen dute beraien etxea kirola egiteko toki bat bihurtzeko, altzariak eta aulkiak mugituz, ateak irekiz, korridoreetan, geletan eta terrazetan ehunka aldiz gora eta behera ibiliz, belaunak gogorki bihurtuz eta orkatilak blokeatuz jokaleku arriskutsu honi egokitzeko.

Testuinguru honetan, berrogeialdi honetan zehar aurkitzen ari garen lesiorik ohikoenak azpimarratzea garrantzitsua da.

Covid-19aren berrogeialdian ematen diren 4 lesio ohikoenak
1- Lesio muskularrak
Lehendabiziko tokian, besteen gainetik nabarmenduz, muskulu gainkargak ditugu, kasu batzuetan zuntz-haustura gertatzea iritsi daitekeelarik.
Muskulu gainkargak, kasu gehienetan gehiegizko entrenamendu batengatik eratorriak, batez ere aldez aurretik ia inolako jarduera fisikorik egiten ez zuten eta, denbora gehiago izatean, beraien sasoiaren arabera egokia den atseden denbora errespetatzen ez duten pertsona horien artean.
Eta zuntz-hausturak, orokorrean aktibitate fisikoa aurretiko beroketa eta artikulazio-mugikortasun  prozesu bat ez eginagatik eratorriak, edo beste kasu batzuetan menperatzen ez diren ariketak profesional gaitu baten gida edo gainbegiratze bat gabe egin ondoren agertzen direnak.
2/ Tendoi-lesioak

Nola ez… horrenbeste gorroto ditugun tendinopatiak edozein kirolariren amesgaizto eta profesionalei benetako buruhausteak ekartzen dizkigutenak.
Ohikoenak Akilesen tendoiaren tendinitisa eta oinazpiko fasziitisa dira. Kasu gehienetan, jauziak eta intentsitate altuko ariketa aerobikoa gehiegi egiteagatik metro bat edo biko eremu txikietan.
Neurri txikiago batean, belaunezurreko tendinitisa eta epikondilitisa.

3/ Traumatismoak
Klasiko bat dira: hematomak edo kontusioak, eta baita hausturak ere dakartzaten erorikoak.
Zenbait kasuetan, erradio edo humero hausturak, lurzoru bustian edo norberaren izerdian labaintzeagatik, eta kasu gehienetan gure etxeko korridoreak korri egiteko erabiltzeagatik.
Ezin dugu 6-7 km korritu 10 metroko korridore batean…
Etxetik kanpo kirol jarduera bat egiten ditugunean material egokia erabiltzea nahitaezkoa den moduan, gure etxean egiten dugunean ere berdina da baina gainerako neurri batzuk gehituz.
 Ezin dugu etxeko txabusina edo txapinak jantzita ariketa egin.
Atal honetan nabarmentzekoak dira ere errepikapen-traumatismoek eragindako hezur-edemak. Ohiz kanpoko kasuren batean, estres bidezko haustura ere gertatu daiteke, batez ere metatartsianoetan. 

4/ Lokailuetako eta artikulazioetako lesioak
Lokailuen lesioen artean, besteen gainetik nabarmendu behar dira orkatilaren bihurritzeak, lokailuen zaintiratuak belaunean, eta zenbait kasutan, meniskoko lesioak.
Kasu gehienenetan, korrikaldian zehar emandako bat-bateko biraketek edo jauziek eraginak dira.

Beraz, garrantzitsua da berriz ere azpimarratzea ezin dugula maratoi bat gure etxeko korridorean egin.
Ariketa aerobiko ugari daude sasoi onean mantentzen lagunduko digutenak eta hau baino lesio indize txikiagoa dutenak.

Adrian Gallego doktoreak, kirol kirurgialari eta traumatologoa, emandako gomendioak.

Lesioak ekiditeko gomendio hauen ondoren, dudarik gabe jarduera fisikoren bat egitea gomendatzen jarraitzen dugu, profesional gaituek zuzenduta, gure ahalmen fisikoei egokitua, material egoki batekin, beharrezko atseden denborak mantenduz eta nutrizio eta hidratazio egokiak mantenduz.

Espero eta nahi genuke baita ere konfinamendu egoera honek jende asko kirol egitera, bizitza-ohitura osasungarriagoak mantentzera eta, batez ere, egoera hau amaitzerakoan hau guztia mantentzera animatu izana.

Gehiago itzuli