Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 15-06-2020




Baliteke kutsatutako objektuak ukitzeak SARS Cov2arekin kutsadura ez eragitea

Baliteke kutsatutako objektuak ukitzeak SARS Cov2arekin kutsadura ez eragitea

ITURRIA: Sportlife
Osasunaren Mundu Erakundeak zalantzan jarri du pertsonak kutsatutako azalera batzuekin  kontaktuan egoteagatik kutsatzea.

Koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik mantendu den konstante bat egotekotan, hura gaixotasunaren hasierako ibilbidea aurreikusteko ezintasuna izan da. Karga birala duten listu tanten bitartez zabaltzen dela jakina da, eta baita gure eskuetan garraiatu daitezkeela, baino orain zalantzan jarri da objektu desberdinen gainean metatutako birusak gizakietan infekzio bat sortzeko moduan aktiboak ote dauden. 

Hau guztia SARS CoV2ak metalak, egurrak, plastikoak edo ehunak bezalako materialetan dagoenean inolako aktibitaterik duela baieztatzen duten froga eztabaidaezinen gabeziak eragiten du.

EGIA ZIENTIFIKOA
Orain arte egiatzat eman da birusa azalera desberdinetan mantentzen dela laborategi batean gauzatutako frogetan, entsegu hauek egiten diren protokolozko baldintzapetan. Kondizio hauetan, mikroorganismo honen presentzia detektatzea lortzen zen, baita aurreneko analisitik egun batzuk igaro ondoren ere, baina ez dira inoiz saiatu denborak aurrera egin ahala gizakiarengan duen kutsatzeko ahalmena egiaztatzen. 

Osasunaren Mundu Erakundeak azpimarratzen du Covid-19 gaixotasuna gertuko kontaktu fisikoaren eta arnasketak utzitako arrastoen bitartez kutsatzen dela, baina froga eztabaidaezinen ezean, kontaktuan gauden azalera eta objektuen higiene handiena mantentzea gomendatzen du. 

Txostenaren ondorioen arabera, hau argitaratzeko unean kutsadura ez da modu argi batean erlazionatu inguruneko azalera kutsatu batekin.

Gehiago itzuli