Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 15-06-2020




Ariketa: goizean ala gauean? Ze ordutan da hobea?

Ariketa: goizean ala gauean? Ze ordutan da hobea?

ITURRIA: Sportlife
Entrenatzen duzun orduak modu desberdinean eragin dezake metabolismoa.

Metabolismoarengan eragina aldatu egiten da kirola egiten duzun orduaren arabera, Kaliforniako eta Kopenhageko Unibertsitateetan gauzaturiko ikerketa baten arabera.

Ikertzaileek saguek eguneko ordu desberdinetan kirola egitean hauen metabolismo energetikoak dituen aldeak analizatu dituzte.

Saguetan, fase aktiboa gaua da, eta aktiboak diren bitartean ariketa egitean, gure kasuan goiza izango zena, ariketak erantzun metabolikoaren handiagotze bat eragiten du muskulu eskeletikoan. Saguek ariketa beraien atseden fasean egin zutenean (egunekoa), gizakien kasuan arratsaldea izango zena, denbora tarte luze batean zehar ematen den energiaren gastuaren handiagotze bat dagoela ikusten da.

Badirudi desberdintasun hauek erritmo zirkadianoak kontrolatzen dituela, gorputzeko hainbat funtzio doitzen dituena. 

Ikerketa honen emaitzen arabera, fase aktiboan egindako ariketak muskulu eskeletikoaren zeluletan zenbait erantzun metaboliko eragiten ditu, besteak beste glukolisia, gantzen oxidazioa eta kate-adar aminoazidoen (BCAA) deskonposaketa. Honek karbohidratoak eta gantzak metabolizatzeko orduan efizientzia altuago bat dakar berekin.

Atsedeneko fasean egindako ariketak denboran zehar luzatzen den gastu energetikoaren handiagotze bat eragiten du. 

Ikerketak agerian jartzen du alde esanguratsuak daudela metabolismoan ariketa eguneko zein momentuan egiten den arabera, baina ez du esaten ea hobea den ariketa goizean edo arratsaldean egitea, izan ere onurak daude bi momentuetan.

Gizakiekin gauzatutako ikerketa berriak behar dira entrenatzeko ordu hoberenaren inguruan ondorioak atera ahal izateko, zure helburua gantzak erretzea zein muskulua irabaztea izanda. Dena den, fase aktiboan egindako ariketak saguetan duen eragin metabolikoa ikusita, ikertzaileek uste dute ariketa fisikoa goizean egitea lagungarriagoa izan daitekeela gehiegizko pisua, obesitatea eta 2 motako diabetesa duten pertsonentzat, baina ariketa arratsaldean egiteak dakartzan onurak alde batera utzi gabe, izan ere eguneko gastu kalorikoa handitzen lagunduko luke. 

Gehiago itzuli