Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 15-06-2020




Crys Diaz entrenatzailearen 3 aholkuak koronabirusaren berrogeialdian zehar sasoia ez galtzek

Crys Diaz entrenatzailearen 3 aholkuak koronabirusaren berrogeialdian zehar sasoia ez galtzek

ITURRIA: Sportlife
“Actívate” liburua argitaratu berri duela, igerilari ohi eta profesional eta pertsona ospetsuen entrenatzaileak COVID-19aren krisian zehar sasoia mantentzeko bere trikimailuak erakusten dizkigu.

Crys Diaz, entrenatzaile pertsonala eta fisioterapeuta, igerilari ohia, hiru aholkuri eman dizkigu berrogeialdian zehar sasoian mantendu gaitezen.

Crys kirolari profesionala izan zen bere nerabezaroan, Espainiako 13 errekor lortu zituen igeriketan, eta seigarren posturaino iritsi zen Europako txapelketa batean. Gaur egun pertsona ospetsuen entrenatzaile bezala egiten du lan, enpresari arrakastatsu bat eta ama izanik.

Hemen daude Crys Diazen hiru aholkuak koronabirusaren berrogeialdi honetan zehar sasoian mantentzeko

1- Antolatu zaitez egunero gutxienez 45 minutu kirola egiteko, eta gutxienez 7000 pauso emateko, hauek mugikorrarekin edo jarduera eskumuturreko batekin neurtuz. Milaka Instagram kontu, aldizkari, edo entrenamendu interaktiboak zein zuzenean egindakoak eskaintzen dituzten app daude. Inspiratzen zaituen eta ondo trebatuta dagoen profesional bati jarraitu, eta ez huts egin eguneko saioari!

2- Errezetatan inspiratu zaitez eta denbora emaiozu kozinatzeari, baina janari OSASUNGARRIA prestatuz!! Gozogintza astean behin egiteko utzi, eta aprobetxatu ezazu denbora naturala, etxekoa eta merkatukoa den janariarekin egiten dituzun platerei emateko. 

3- Atseden hartu, eguneko gutxienez 7-8 ordu lo egin eta zure ordutegiak eta errutinak mantendu, bai otorduena zein kirol (goizean goiz gomendatzen dut) edo aisialdiarenak. Eta aprobetxatu ezazu zure entrenamenduez gain astero jarduera berri bat probatzeko: yoga, ariketa hipopresiboak, ballet, pilates, boxeoa, … Ziur betidanik izan duzula hauetako bat egiteko irrika baina ez duzula inoiz abagunea aurkitu.  Ba ORAIN da momentu hori.

Gehiago itzuli