Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-07-2020




Hondartzara edo igerilekura, arduraz

Hondartzara edo igerilekura, arduraz

ITURRIA: Sportlife
Bai Fase aurreratu batean bazaude zein Normaltasun Berriaren egoeraz gozatzen baduzu, bainu guneetara joan ahal izango zara, hori bai, aurretik neurri minimo batzuk hartuta.

Bi hilabete eguzki izpiekin elkar bizi ahal izan gabe denbora luzeegia da bat-batean hondartzara edo igerilekura joateko konfinamendu honek gure organismoarengan eragin asko dituela kontutan hartu gabe,  gure burua oso ondo zaindu badugu ere.

EGOKITZAPEN FALTA
Udaberria eguzki izpien intentsitateak pixkanaka gora egiten duen fasea da, eta sasoi honetan, kanpoaldean intsolazioaren gehikuntza honekin bizi garelarik, gure azala udarako eguzkiaren etorrerari egokitzen da. Espazio irekietan gure bizitza mugatu dugunez, orain bat-batean eguzkia hartzen dugun lehendabiziko aldiak gure azalarentzat arriskutsuak izan daitezke, izan ere horren bortitzak diren izpi ultramoreen aurkako gutxieneko pigmentazio (babes) baten falta dugu.
Orain, inoiz baino gehiago, kalera eta espazio naturaletara gure azala gutxienez 30eko babes-faktorearekin irten beharra dago, eta ez ahaztu 12:00ak eta 17:00ak bitarte hobe dela zuzeneko eguzki-erradiazioa ekiditea.

GEL HIDROALKOHOLIKOA ALA URA ETA XABOIA?
Gure eskuetako azalak ere eguzki-erredurak eta bestelako eragin kaltegarriak pairatzen ditu ez baditugu modu egokian babesten, baina gainera, gel hidroalkoholikoa erabiltzen badugu hauek desinfektatzeko, epidermisaren egokitzaile bezala funtzionatzen duten gantz naturala eta bestelako nutrienteak kentzen ari gara. 
Aukera izanda, erabili ezazu xaboia desinfektatzeko, izan ere PH neutroa eta gehitutako osagai hidratatzaileak dituen bat aukeratu ahal izango duzu, eta ez ahaztu zure eskuetan ere eguzkitako krema ematea.

ETA MASKARAREN AZPITIK?
Hondartzan eta igerilekuan maskara erabiltzen badugu ere, azala eguzki kremarekin babestu behar dugu (30eko babes-faktoreduna gutxienez), bi arrazoiengatik: dagoeneko aste batzuk daramagu gure aurpegiko azala eguzkitik ezkutatzen eta beraz egokitzapen falta du; bestetik, maskara gehienek izpi ultramoreen parte bat igarotzen uzten dute, gure azalarengan eragin kaltegarriak izan ditzaketenak. Farmazialarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak ohartarazi du maskara guztiek ez dutela erradiazio mota guztietatik babesten.

COVID-19TIK OSATZEN
Zoritxarrez, biztanleriaren zati handi batek koronabirusak eragindako infekzioaren ondorioak pairatu ditu. Zenbaitek tratamendu mediku erasokorra behar izan dute gaitza gainditzeko, eta horrek azalarengan eraginak izan ditu.

Hau bada zure kasua, eguzkia hartu aurretik, dermatologo batengana jo behar duzu, izan ere oraindik ez dago informazio gehiegi eskuragarri infekzio hau kontrolatzeko erabiltzen diren sendagai batzuk azalarengan izan dezaketen ondorioei buruz. Besteak beste, batzuk azalean lesioak eragin dituztela eta beste batzuk fotosentsibilitatea areagotzen dutela detektatu da.

Gehiago itzuli