Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-07-2020




Hobetu ezazu zure  bizkarra fitball-a eserleku bezala erabiliz

Hobetu ezazu zure bizkarra fitball-a eserleku bezala erabiliz

ITURRIA: Sportlife
Zure bizkarra salbatu dezakeen sekretua kontatzen dizugu.

Dagoeneko fitness-ball baten gainean jarrera aktibo bat izaten duten horietako bat bazara, baloiaren gainean esertzean jarrera egokia zein den jakin behar duzu. Hurrengo puntuak kontutan hartu zure jarrera egokia dela egiaztatzeko.

Jakin behar duzun lehendabiziko gauza baloiaren diametroa zure altueraren araberakoa dela da. Taula honetan begiratu ezazu zuri dagokizuna zein den jakiteko.

Altuera
1,55 - 1,68 m
1,70 - 1,85 m
1,88 - 2,03 m
Diametroa
55 cm
65 cm
75 cm

Baloiaren gainean esertzean, bizkarrezurraren kurba naturalak mantentzen saiatu. Horretarako, hurrengo puntuak egiaztatu:
Aldaka eta belaunen artikulazioan angelu zuzen bat osatu.
Zure sorbaldak atzerantz eramaten saiatu bularra aurrera botaz, honela jarrera zifotikoa (konkorra) ekidinez.

Begirada aurrealdera zuzendu.
“Goraka haztearen” sentsazioa izan. Imajina ezazu soka bat duzula zure buruari lotuta eta honi goraka tira egiten diotela, zure bizkarrezurra luzatu nahi izango bazenu bezala.

Gehiago itzuli