Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-09-2020




1 Mendiko bizikletarentzako zure gurpila aukeratzen ikasi ezazu: 29

1 Mendiko bizikletarentzako zure gurpila aukeratzen ikasi ezazu: 29", 27.5" edo 26"koak

ITURRIA: Sportlife
A ze nahaspila! Mendiko bizikletetan gustu guztientzako gurpilak daude, baina ze neurri da hoberena zuretzako?

Ez dago hoberik, zure erabiltzaile profilera, zure gorputzeko neurrietara eta bizikletarekin egin nahi duzunera gehiago edo gutxiago egokitzen direnak baizik. Gaingiroki, zenbat eta handiagoa izan diametroa, orduan eta egokiagoak dira bide luzeetarako eta ibilbide azkarretarako, eta ezegokiagoak abiadura aldaketentzako, izan ere beraien inertzia handiagoak abian jartzeko eta gelditzeko “nagiagoak” bilakatzen ditu. Maratoi eta rallyentzako mendiko bizikletetan oso hedatuak daude 29’’koak.

17-ko gurpil bat
Espektroaren beste aldean, beraien pisu arinagoak ematen dien azelerazio ahalmen maximo eta bizkortasunarekin, eta tamaina txikiagoak emandako alboko zurruntasun eta gidatzeko zehaztasunarekin, 26’’ko gurpilak daude. Honengatik, freeride, enduro eta jaitsierako bizikletek neurri hau eramaten dute.
27.5’’koekin (650 b bezala ezagutuak ere) balio-aniztasun handiena lortzen da, eta honengatik bai rallyko bizikletetan zein jaitsierako eta freeride-ko zenbait prototipoetan erabiltzen dira.

Adi, gurpil handienak gehiago pisatzen dute eta. Markek modelo berdin bat bi diametro ezberdinetan egiten dutenean, handiena da pisutsuena beti, baina hau konpentsatu dezaketen abantaila dinamikoak dituzte: oztopoen gainean hobeto ibiltzen dira segurtasun handiagoa ematen dute, eta hobeto heltzen dira gurpilak lurrarekin duen kontaktu azalera handiagoari esker.

Argi dago diametro bakoitzak bere abantailak dituela, baina badirudi balio-aniztasun handiena bilatzerako orduan 27.5’’ko gurpilak, 26’’ eta 29’’ neurrien artean daudelarik, apur bat hobeak direla, izan ere ezaugarriei begiratzerakoan ez daude zehazki erdiko puntuan:
Pisuari dagokionez, 26’’koek dute abantaila, arinagoak izanik. Portzentajeei begiratuz, 29’’koek batez beste 26’’koek baino %12 gehiago pisatzen dute. 27.5’’koek, aldiz, 5% gehiago pisatzen dute eta beraz ez daude bi pisuen erdian (%6), 26´´koen arintasunetik pixka bat gertuago daude baizik.
Eraso-angeluari dagokionez, oztopoen gainean ibiltzeko eta harriekin, sustraiekin eta eskailerekin trabatu gabe abiadura mantentzeko gaitasuna determinatzen duena, 29’’koek abantaila handiena dute. 26’’koek “x” angelua badute, 29’’koek x-6ºko angelua dute, 27.5’’koek X-4ºkoa duten bitartean. Orain ere, 27.5’’koak 29’’koen alde onera gerturatzen dira, izan ere erdiko puntua 3º litzateke.

Kontaktu azalera, bihurgunetan itsaspena eta lurrazal konplikatuetan gora zoazela trakzioa hobetzen duena, handiagoa da 29’’ko gurpiletan, zehazki 26’’koetan baino %9 handiagoa. 27.5’’koek duten azalera kontaktua 26’’koena baino %8 handiagoa da, hau da, 29’’koetatik gertuago kokatzen dira.

Albo zurruntasuna eta doitasuna handiagoa da 26’’ko gurpilentzat prestatutako koadro batean, izan ere 29’’koa baino tamaina konpaktuago batean fabrikatu daiteke, flexioetara joera txikiagoa izanik.  27.5’’ko koadroak ez daude bi mutur hauen arteko erdiko puntuan, aspektu honetan hoberenak diren 26’’koetatik gertuago baizik.

Gehiago itzuli