Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-10-2020




Nola egin etxean mindfulness-eko lehen saioa

Nola egin etxean mindfulness-eko lehen saioa

FUENTE: Sportlife
"Gizon oro, hala nahi badu, bere garunaren eskultorea izan daiteke"

Bizi dugun ziurgabetasun-egoera honetan, inoiz baino zentzu handiagoa du mindfulness-aren praktikak eskaintzen dizkigun abantailak aprobetxatzeak. Olga Castañedak, www.vivetucuerpo.com  webgunearen sortzaileak eta minfulness-eko adituak, kirolarientzat bereziki pentsatutako hastapen-saioa prestatu digu. 

Denbora asko ematen dugu gorputza sasoian jartzen eta zaintzen, baina zenbat eskaintzen diozu zure buruari? Mindfulness-ak abantaila asko eskainiko dizkizu, guzti hauetatik hasita:
  • 1/ Pentsamendu errepikakor eta ez-emankorra gutxitzea, ideia berari bueltak ematen dizkiona ondorio edo konponbiderik atera gabe. Psikologian “zurrumurru” gisa ezagutzen dena.
  • 2/ Estresa eta antsietatea murriztea.
  • 3/ Memoria hobetu eta zeregin batean kontzentratzeko gaitasuna handitzen ditu.
  • 4/ Erreaktibotasun emozionala eta lo-eza murriztea.
  • 5/ Sistema immunologikoaren funtzionamendua hobetzen du.
  • 6/ Ondoez psikologikoa gutxitzea, pentsamenduak, emozioak eta mina eraginkortasun handiagoz kudeatuz, erresistentzia emozional handiagoa lortzeko.
  • 7/ Erlaxazio-egoera sakonak lantzen ditu.
  • 8/ Oraina osotasun eta ongizate handiagoz bizitzeko gaitasuna.

Gehiago itzuli