Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-10-2020




Osasungarria al da maskara erabiltzea korri egiten dugun bitartean?

Osasungarria al da maskara erabiltzea korri egiten dugun bitartean?

ITURRIA: Sportlife
Maskararen erabilera COVID-19 bezalako birusek eragindako arnas gaixotasunen zabaltzea mugatzea helburutzat duen neurri multzoan sartzen da. Baina ezin dugu ahaztu beste neurri batzuekin batera joan behar dela, urruntze fisikoa esaterako, prebentzioarentzako ezinbestekoa dela frogatu delarik, eta eskuen garbiketa zein maiz erabiltzen diren tresnen eta elementuen desinfekzioa ahaztu gabe.

Urruntze fisikoa faktore erabakigarri bat da kutsatzeko orduan.  The Lancet-en argitaraturiko ikerlan baten arabera (1), beste pertsonekin metro 1eko distantzia baino hobe, 1.5 metrokoa eta ahal dela 2 metrokoa mantentzea, eta maskara eta betaurrekoak erabiltzea COVID-19aren transmisioa murrizteko modu hoberena dela frogatuta dago. Ikerlan honek 3 metroko distantzia mantenduz gero kutsatzeko arriskua erdira jaisten dela adierazten du. Maskararen erabilerak kutsatze arriskua modu nabarmen batean jaisten du,  COVID 19-aren pandemia dela eta Osasun Ministerioak gomendatutako urruntze fisiko eta higiene neurrien osagarri bat izanik.

Kirolaria ez dago maskara erabiltzea behartuta intentsitate maila bateko ariketa fisikoa kanpoaldean eta pertsonen arteko distantzia errespetatuz egiten duenean. Badaude honen erabilera salbuesten duten zenbait kasu, hala nola arnas eta bihotz-arazoak dituzten pertsonak, oztopo fisiko izanik, biriketara airearen sarrera eragozten dutenez, zenbait patologia gaizkiagotu ditzaketelarik. Interesgarria izan daiteke aipatzea ikerlan batek* (2) ariketa fisikoa egiten den bitartean maskara erabiltzea segurua dela esaten duen arren, baliteke hau kirolari profesional edo asko entrenatzen dutenen kasuan izatea. Izan ere, guztiok izan dugu estutasun eta aire falta sentsazio hori soilik eskailera-atal bat igotzerakoan edo autobusa galtzera zoazela pausoa bizkortzen dugunean. Geldirik egoterakoan eta poliki ibiltzerako orduan ez dago arazorik, agian jada ohitzen hasi garelako. Arazoa intentsitatea handitzerakoan dator, muskuluen oxigeno beharrak gora egiten baitu, arnasketa erritmoa izugarri igoz. Momentu honetan da maskarak arazo bat direnean, eta zenbait kasutan osasuna arriskuan jartzea iritsi daitezke ere. Izan ere, maskara jantzita zeramatela ariketa fisikoa egiten ari ziren pertsonen heriotzak eman dira Txinan.  

Arnasteko zailtasuna, bihotz-maiztasunaren handitzea, esfortzuaren pertzepzioaren handitzea, larritasuna, etab. maskara jantzita eramanda kirola egitean guztiok pairatu izan ahal ditugun efektuak dira. Dudarik gabe, sentsazio hauek ez dira batere gomendagarriak, ezta osasungarriak ere, eta arrazoi honengatik osasun agintariek kirola espazio irekietan pertsonen arteko distantzia bermatzen delarik egiterakoan maskara ez eramatea hobe dela uste dute. Arazoa da gomendatutako 1.5 metroko distantzia soziala geldi dauden pertsonentzat finkatu dela, eta zientziak ez du ezarri zein izan daitekeen distantzia seguru bat kirolaren praktika beste pertsonekin batera egiterakoan, bai korri egiterakoan zein bizikletan. Izan ere, aireztapenak gora egiteaz gain, mugimenduarengatik listu tantak airean gehiago barreiatzen direla, honi haizearen eragina gehitu behar zaiolarik. Honengatik, beste baten atzetik joatea ekidin behar dugu, hobe da modu diagonalean kokatzea, honela besteak arnastutako airearen parte bat inhalatzen saihestu, haizearen norabideaz konturatu, eta azken finean, segurtasun distantzia handituko dugu. Honekin lotuta, beste ikerlan batek *(3) bide publikoan kirola egitean kontu berezia izan behar dugula eta kutsadurak saihetseko pertsonen arteko 1-2 metroko segurtasun distantzia ez dela nahikoa azpimarratzen du.

Irudiak korrikalari bat beste baten atzetik doala simulatzen du. 14 km/h-ko abiaduran doaz, eta aurretik doan korrikalariak arnastutako tantak atzetik doan korrikalariak inhalatu ditzake 4 metroko zentzuzko distantzia gabe, paraleloan edo modu mailakatuan doazenean izan ezik. Honela, paraleloan trostan doazen korrikalariek kutsatzeko arrisku txikiagoa dute. Berdina gertatzen da txirrindulariekin, zentzuzko distantzia 10 metrokoa izanik beste baten atzetik joaterakoan, eta gomendatzen da gurpilean inoiz ez joatea.

Honela, emaitza hauetan oinarrituz, zientzialariek aurretik duzun kirolariarekin gutxienez  honako distantziak mantentzea gomendatzen dute: 4 metrokoa korrika zoazenean eta 10 metrokoa bizikletan bazoaz. Gainera, hobe dela paraleloan joatea diote, lorratzek bat egin ez dezaten.
Nere ustez, ariketa modu seguru batean egiten jarraitu ahal izateko, hoberena banaka eta aire zabalean edo ondo aireztatutako lekuetan egitea da. Beste norbaitekin batera egiten baduzu,  ziurtatu beti pertsonen arteko distantzia “nahikoa” mantentze duzula maskara jantzi behar ez izateko. Honela ez bada, oraingoz maskara ezinbestekoa izango da, eta hobe arnasketa errazten duten kirolarientzako maskararekin jardutea. 



Gehiago itzuli