Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-11-2020




Nola jarri sasoian zure hiriko bizikletarekin

Nola jarri sasoian zure hiriko bizikletarekin

ITURRIA: Sportlife
Zure hirian zehar saio laburretan eta beti ere zirkulazio arauak beteaz bizikletan ibiliz sasoi on bat lortzeko gako guztiak azaltzen dizkizugu.

Hiriek gure bizikletekin entrenatzeko aukera asko eskaintzen dizkigute. Entrenamendu saioak errepidean edo mendian egiten ditugunak bezain luzeak izan ez arren, zure entrenamenduak modu efektibo eta seguru batean planifikatzeko orduan kontutan hartzeko gomendio batzuk aurkezten dizkizugu. Hauekin, zure errendimendua eta sasoia erraz hobetzea lortuko duzu.

Adi egon zure teknikari: lehendabizi hanka batekin eta ondoren bestearekin pedalei eraginez ibiltzen saiatu zaitez, eta zure pedalkadaren efikazia nola hobetzen den ikusiko duzu.

Pedalei eragiteko erritmoa mantendu: Abiadura-aldagailua behar bezain beste erabili une oro erritmo berdina mantentzeko.
Beroketa laburtu: 30 minutuko saioak izanik, beroketa denbora laburtu egin behar da laneko intentsitate ertainetara lasterren pasa ahal izateko.

Tartekako entrenamendua landu: tartekako entrenamendua lan handiko eta atseden aktiboko tarteak konbinatzean datza. Adibidez, erritmo altuan gauzaturiko 4 minutuko hiru errepikapen egitea, eta beste horrenbeste erritmo baxuago batean. Astean bi aldiz errepikatu.

Erresistentzia hobetu:  astean zehar beharrezko denbora aurkitzen ez baduzu ere, asteburua aukera ona da saio luze bat egiteko.
Zure abdominalak indartu: bilatu itzazu 10 minutu egunero zure abdominalak entrenatzeko. Honela, zure pedalkada egonkortuko duzu eta bizkarreko lesioak saihestuko dituzu. Belaunak tolestuta mantendu beti, gerrialdean mina saihesteko.

Atsedenak errespetatu: egunero entrenatzeak ez du esan nahi zure errendimendua hobetuko denik. Astean bi egun finkatu itzazu atsedenerako. Kontutan izan saio luze baten ondoren bai erritmo arin batean zein gimnasioan saio bat egitea gomendagarria dela.


DENA EZ DA ENTRENAMENDUA
Gure bizikletako entrenamenduak ondo planifikatzeaz gain, hirian bizikletan ibiltzen garenean zirkulazio arauak beti bete behar direla kontutan izan behar dugu. Hiriko kaleetan entrenatzerakoan jarraitu behar dituzun jarraibide nagusiak gogorarazten dizkizugu hemen:

Bata bestearen atzetik ibili: paraleloan ibiltzeak errazago ikus gaitzaten errazten badu ere, bideak gehien beteta dauden momentuetan seguruago ibiliko gara eta bizkortasun gehiago izango dugu bakarrik zirkulatuz.

Erdiko erreia erabili: erdiko erreia erabiliz, begiratu gabe ateak irekitzen dituzten kotxeekin eta errepidea gu ibiltzen ari garela gurutzatzen duten oinezkoekin gorabeherak saihestuko ditugu.
Semaforoak errespetatu: itxaron ezazu semaforoa berdean jarri arte. Honela, gurutzatzen ari diren oinezkoekin ezustekoak eta isunak saihestuko ditugu

Espaloiak ez dira bizikletentzako: oinezkoen artetik sigi-sagan ibiltzeak isuna dakar, eta, gainera, oinezkoen segurtasuna arriskutsuan jartzen du. Bizikletatik jaitsi zaitez oinezkoentzako guneetatik ibiltzerakoan.

Ez erabili autobus-erreia: autobus-erreiaren aldameneko erreia erabiltzen saiatu, honela eztabaidak eta arazoak saihestuko dituzu, batez ere bereziki bizikletentzako galtzadak dituzten hirietan. 

Gehiago itzuli